Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

13/09/2011

Vocalia Taldea, emakumez osatutako taldea, Santa Maria Katedralean arituko da larunbat honetan

2011/09/13 Sarrerak Katedralaren dendan eros daitezke, Fundatzaileen Zirkuluko bazkideena 3 euro kostako da eta bazkide ez direnena, berriz, 5 euro.

      Vitoria-Gasteiz, 2011ko irailaren 13a.- Vocalia Taldeak larunbat honetan eskainiko duen kontzertuaren eszenatokia izango da Santa Maria Katedrala. Emakumez osatutako talde honek musika sakratua a capella eskainiko dute. Iluntzeko 20:00etan hasiko da eta sarrerak dagoeneko salgai daude Katedralaren dendan (Eskola, 11). Fundatzaileen Zirkuluko bazkideenak 3 euroko prezio du eta bazkide ez direnenak, ostera, 5 eurokoa.
 
´Kontzertua eta irekita´ programaren baitan, Santa Maria Katedralak 2000. urtean sortutako taldearen emanaldia eskainiko du asteburu honetan. Taldea Basilio Astulez bere egungo zuzendariak bultzatutako ekimena da. Euskadiko musika-profesional gazteen bilaketak eta ezinegonak gauzatzen diren proiektua da. Ahots-talde bat sortzeko eta, musikak eta ahotsek hala eskatuta, normalean aurki ezin daitekeen bere errepertorioa eskuratzeko asmo irmoan jartzen du arreta.

Vocalia Taldea, gaur egun, hiru euskal probintzietatik datozen eta abesbatzen munduan esperientzia zabala duten 25 abeslarik osatzen dute. Eskaintzen dituen programazio ausartek eta eszenan jartze zainduak mugarri egiten dute gaur egungo abesbatzen panoraman. Lehenespenez, a capella musika lantzen dute, garai klasikotik musika garaikideraino, hala euskal musika nola nazioartekoa. Halaber, XX. eta XXI. mendeetako errepertorioa ikertzen lan gogorra egiten du taldeak eta musika-sorkuntza berriak sartzen ditu abangoardiako konpositoreen ekarpenei esker. Ondorioz, taldearen adierazpen ahalmena berritzea eta zabaltzea ahalbidetzen du. Konpromiso horrek, Vocalia Taldeak munduko autoreei hamaika obra enkargatzea eta horien lanak estreinatzea ekartzen du. Horrela, autore ugarirekin aritu da elkarlan estuan.

Santa Maria Katedraleko erdiko nabean emango duen emanaldian emakumezko abesbatzarentzako programa sakratua interpretatuko dute, besteak beste, Orbán, Kocsár, Victoria, Brahms, Pamintuan eta Ugalde konposatzaileen piezekin. Errezitaldi honetarako sarrerak dagoeneko eskuragarri daude Santa Maria Katedralaren dendan (Eskola, 11). 3 euroko prezio dute Fundatzaileen Zirkuluko bazkideenek eta 5 eurokoa, berriz, bazkide ez direnenek.