Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

30/09/2011

Santa Maria Katedralak deseinuari eskainitako TEDx Bilbao kongresuan parte hartuko du

2011/09/30  Bederatzi aditu nazionalek eta nazioartekok hartuko dute parte eta diseinuak gure ingurunea nola alda dezakeen azalduko dute

Vitoria-Gasteiz, 2011ko irailaren 30.- Santa Maria Katedralak parte hartuko gaur TEDx Bilbao kongresuan. Zita honetan, diseinuaren munduarekin lotutako estatutako eta nazioarteko bederatzi adituk gure ingurunea aldatzeari buruz jardungo dute, Proiektuaz gainera, Gasteizko tenpluak elizpeko polikromien berreskuratzea diseinuaren adibide berezi gisa aurkeztuko du.
 
Ideiak eta ezagutza dibulgatzeko gertaera berritzaileak dira TEDx. Munduko hiriburu garrantzitsuenetan egiten diren tokiko hitzaldi-programa da, baina hitzaldi bakoitza modu independentean planteatu eta antolatzen da. TED sare orokorrak hartzen du parte, 1984an Kalifornian martxan jarritako dibulgazioko, heziketako eta nazioarteko networking-eko munduko plataforma garrantzitsuenetako batek. Parte-hartzaile bakoitzaren esku-hartzea 18 minutukoa izatea du berezitasuntzat.
 
2010ean heziketari buruzkoa egin eta gero, bigarren edizio honek TEDx Bilbao-k ´Imagine Design´ izenburua darama eta diseinuaren munduan eta hura bizitzako hainbat arlotan nola aplikatzen den azaltzean jarriko du arreta. Zehazki, diseinuaren, modaren eta zaharberritzearen, diseinu industrialaren, arkitekturaren, informazio-teknologien edo gizarte-harremanen munduko hainbat diziplinatako bederatzi aditu nazionalek eta nazioartekok hartuko dute parte. Diseinuak gure ingurunea nola alda dezakeen azaltzea izango dute helburu.
 
Santa Maria Katedrala Fundazioaren taldearen izenean Oskar Bell arituko da, tenpluaren zaharberritzean parte hartu duen arkitektoetako bat. Ingelesez egingo beharreko bere hitzaldian, Katedralaren bizitzako azken hogei urteri buruz eta gizarteari irekitako zaharberritze-prozesu osoari buruz arituko da. Proiektuaren arrakasta erabilitako metodologiaren zehaztasunaren eta kalitatean ez ezik, gune honen eta bere ingurunearen berreskuratze kultural eta sozialean ere datzala adieraziko du.
 
Santa Maria Katedrala Fundazioak diseinuaren kontzeptua Katedralaren zaharberritze-prozesu guztian gogoan nola egon den azalduko du eta arreta berezia jarriko du elizpeko polikromien berreskuratzean. Urteetan zehar egindako lan sakon honek, bideo digitala proiektatzeko sistema sofistikatu bati esker, polikromiek XVI. eta XX. mendeen artean izandako eboluzioa erakusteko balio izan du. Bisiten eskaintza zabaldu duen argizko eta kolorezko erabateko ikuskizuna.
 
Santa Maria Katedralarekin batera beste hauek hartuko dute parte edizio honetan: Vicente Ferrer Fundazioak; Diego Soroak, espazio publikoak berriro okupatzean espezializatutako arkitekto bilbotarrak; Salvador Lopezek, ESADEko akademikoak; Hector Martinek, informatika eta elektronika zaleak; Gorka Espiatu, Hiriko auto elektrikoaren koordinatzaileak; Brigitte Sauvagek, barne-arkitektoak; Alberto Pradok, Philips multinazionaleko inpaktu handiko berrikuntzaren zuzendariordeak; Xavier Zirikiainek, diseinatzailea eta Loreak Mendian moda-kateko bazkideetako batek.