17/10/2011
Vitoria-Gasteiz, 2011ko urriaren 17a.- Palentziako katedrala, eder ezezagun gisa ezagutzen dena, izango da protagonista bihar Santa Maria Katedrala Fundazioak inguruko katedralen inguruan antolatutako topaketetan. Hizlaria Carlos Clemente San Roman izango da, arkitekto-kontserbatzailea. 20:00etan hasiko da Luis de Ajuria aretoan (Alaba Jeneralaren kalea, 7), eta sarrera doakoa izango da.
Palentziako Katedralari eder ezezaguna deitzen zaio eta ez da inolako topikoa, bi kalifikatzaileak benetakoak baitira. Ez tenplua, ezta hura hartzen duen hiria ere, ez dira turisten gogokoenak. Agian, kanpoaldetik duen apaindurarik gabeko itxura ez oso harmoniatsuak eta Espainiako beste katedralek bezala fatxada nagusi ederra ez izateak horretan laguntzen du. Salbuespena, ordea, bere burualdea da. Alabaina, konta ezinezko xarmadun Erdi Aroko eraikin handi eta orekatua da. Gaur egungo katedral gotikoa aurreko erromanikoaren gainean eraiki zen; Zorupean, primigenia seo dago, bisigodoen kriptaren jarraipena.
Ezkutatzen dituen sekretuak argitzeko, Santa Maria Katedrala Fundazioak bertako arkitekto-kontserbatzailea ekarriko du bihar. Carlos Clemente Alcala de Henares Unibertsitateko Bulego Teknikoko zuzendaria da eta Arkitekturaren Espainiako Institutuaren zuzendaria izan zen 1992tik 1994ra. Alcala de Henares-en egin dituen lanengatik hainbat nazioarteko sari jaso ditu, hala nola Europako Batzordearenak (1982, Hiriaren Berpizkundearen Urtea; 1996, Europarako Interesgarri diren Proiektuen Deklarazioa - CDE; 1998, Ingurumenaren urtea) eta Europa Nostra saria (1994).
Era berean, bere curriculum zabalean Alcala de Henares Erabat Zaharberritzeko ikerketa, Dalt Vila Zentro Historikoaren (Ibiza - Balear uharteak) barnealdea zaharberritzeko plan berezia eta Barbastroko (Huesca - Aragoi) Hirigunearen Plan Berezia idaztea nabarmentzen da. Gainera, ezagunak dira Done Jakue Bidea (San Juan de Ortega); Palentziako San Hipolito de Tamara; Avilako Santa Teresaren jaiotetxe-komentua eta Santa Ana monasterioa; Palentziako Katedrala eta Alcala de Henaresko Artzapezpikuaren Jauregia zaharberritzeko lanak ere. Espainiako Katedralen liburua idazten ari da.
Hitzaldi hau azken hilabeteetan izandako beste hitzaldi batzuei gehitu zaie. Hitzaldi haietan, Toledoko katedrala (Jaime Castañon), Zaragozakoa (Mariano Peman), Tuykoa (Iago Seara) eta Granadakoa (Pedro Salmeron) izan ziren protagonista. Iluntzeko 20:00etan hasiko da Luis de Ajuria aretoan (Dendaraba merkataritza-gunean) ´La bella desconocida, Palencia una catedral en la biografía del Plan de Catedrales´ (Eder ezezaguna, Palentzia katedral bat Katedralen Planaren biografian ). Sarrera doan izango da aretoa bete arte.