Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

22/11/2011

Santa Maria Katedralaren Gabonetako haurrentzako jardunaldiak Vitoria-Gasteiz hiri berde izendatu izanari begira jarri dira

2011/11/22 Abenduaren 26tik 30era izango dira eta ´Gabon Green-ak Santa Maria katedralean´ izenburua eramango dute.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 22an.- Beste urte batez, Santa Maria Katedralak Fundazioak Gabonetako haurrentzako jardunaldien beste edizio bat antolatu du. Kasu honetan, tailerrek Vitoria-Gasteiz 2012an Europako hiriburu berde izendatu izanari keinu egingo die. Horretarako, eta gure ingurunea zaintzeko, ekintzetan etxean birziklatutako materialak erabiliko dira.
 
Aurten, abenduaren 26tik 30era egingo dira, goizetan (10:00etatik 13:00etara) eta horiekin neska-mutilak tenplura eta bere ingurunera gerturatu nahi dira eta, modu praktiko eta esperimentalean, ondarea ezagutu eta baloratzen erakutsiko zaie. Gainera, mantentzeak duen garrantzian kontzientziarazi nahi dira.
 
Alabaina, Santa Maria Katedrala Fundazioak 2012an Gasteiz Europako hiriburu berdea izango dela-eta izango diren ekintzetan parte hartu nahi du. Horregatik, txikienen irudimena garatzeaz gainera, gure ingurunea eta ingurumena zaintzeko beharrari buruz hausnarrarazteko tailer batzuk antolatu dira. Tailer horietan, birziklatutako materialak erabiliko dira. Jarduera plastikoetan erabiliko diren materialen % 80 etxean birziklatutakoa izango da.
 
Lehen egunaren izenburua ´Ongi etorri Santa Maria Katedralera Gabonetan!´ izango da. Egun horretan, katedrala bisitatuko da bere ezaugarri nagusiak ezagutzeko eta Gabonetako apaingarriak egingo dira. Bigarren egunak ´Nire Jaiotza sortuko dut´ izena darama eta Santa Mariako Jaiotza eta elizpean Gabonekin lotutako elementuak ezagutu dituzte. Gainera, Maria Sortzez Garbiaren Jaiotza napolitarra bisitatuko dute. Jarduera plastikoan, eurena egingo dute birziklatutako materialak erabiliz. Hirugarren egunean, ikasitakoa birpasatzeko eguna izango da eta, horretarako, ginkana bat egingo da. Taldeka eta ´izar-arrastoei´ jarraituta, Gabonetako izarra aurkitu beharko dute.
 
Jardunaldiek ´Erdi Aroko Vitoria-Gasteiz green-a´ izenarekin jarraitu dute. Egun horretan, taldea katedralaren ingurura, harresira, gremioen kaleetara eta eraikitzeko erabiltzen ziren materialetara inguratuko dira. Gainera, Erdi Aroko Vitoria-Gasteizko etxeek beren baratza eta laborantzak zituztela ezagutuko dute, eraztun berde txiki bat bailitzan. Jarduera plastikoan, hiri ebakigarri bat muntatuko dute eta bakoitzak bere gune berdeak gehitu beharko dituzte.
 
Azken egunean, ´Erdi Aroko nire erretratua´ eginez amaituko dute. Garai hartako janzkera aurkeztuko zaie eta, birziklatutako materialekin, euren jantzia josi beharko dute.
 
Elebidunak eta 8 urtetik 11 urtera arteko neska-mutilentzako zuzendutakoak dira eta 35 euroko prezioa dute; 25, Fundatzaileen Zirkuluko bazkideentzako eta euren seme-alabentzako. Lekuak mugatuak dira eta aldez aurreko erreserbak Bisitariak Hartzeko Zentroan (Buruileria plazan) edo 945 255 135 telefono zenbakian egin daitezke.