Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

07/12/2011

Santa Maria Katedrala Fundazioak kontakizun laburren liburua editatu du hirugarren lehiaketako irabazleekin

2011/12/07 Katedraleko Bisitariak Hartzeko Zentroan eskura daiteke 5 euroren truke

Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 7a.- Santa Maria katedrala Fundazioak hirugarren kontakizun laburren lehiaketako irabazleen lanak biltzen dituen lana argitaratu du. Tenpluaren berreskuratzearen inguruko euskarazko eta gaztelaniazko hogeita hamarren bat kontakizun aurkeztu dira eta, pixkanaka-pixkanaka, Gasteizko hiritarren artean sendotuz doala dirudi lehiaketak.
  

Aurten ere, Santa Maria Katedrala Fundazioak irudimen-ariketa bat proposatu zuen. ´Bazen behin Katedrala´ izenburupean, kontakizun laburren lehiaketa deitu zuen. Lehiaketari esker, duela hamar urte baino gehiago martxan jarrita eta milioi bat lagun baino gehiagok bisitatutako proiektuaz hiritarrek zer uste duten jakin nahi da. Halaber, tokiko literatura-ekoizpena sustatu eta dinamizatu nahi da.
 

Erantzun ona jaso du. Hogeita hamarren bat aurkeztu dira lau kategorietatik hirutan, gaztelaniaz eta euskaraz, 12 urtetik 17 urtera arteko gazteek eta 18 urtetik gorakoek.

Irabazleak izan dira:

Gaztelaniaz, 18 urtetik gorakoak. (Ez da lanik aurkeztu 12 urtetik 17 artekoan).

1 - ´La ciudad dormida´, Eduardo Llinás Arjonarena

2 - ´Traduttore traditore´, Javier Latorre Guinearena

3 - ´Ardiente Te Deum´, Laura Marina Camarmarena.

Gainera, ´Bazen behin katedrala´ kontakizun oso berezi bat gehitu da, Lakuako adimen urrituko pertsonentzako okupazio-zentroko neska talde batek idatzitakoa. Beste askoren artean, Itziar eta Izaskun Asenjok, Felisa Lozanok eta Aitziber Perez de Herediak gutuna bidali zuten,´´Gasteizen ez dago adimen urrituentzako lehiaketarik eta halako gauza batean parte hartzeko gogo handia dug´´ zioten. Gainera, zentroan kontakizun laburren tailer bat dute. Beren ahalegina aitortu nahian, aipamen berezia egin eta beren kontakizuna liburuan gehitzea erabaki du epaimahaiak.

Euskaraz, 18 urtetik gorakoak: 

  1 - ´Hemendik hara´, Javier Latorre Guinearena

  2- 'Bazen behin gazte bat...', Jokin Zurutuzarena

 

Euskaraz, 12 urtetik 17 urtera:

1 - 'Apuri txikia', Ainhoa Ormazabal Elorzarena

2 - 'Bakardadeko ametsak', Miren Antxone Nafarrate Muñoarena

  

Irabazleek 500 ale argitaratu diren liburua batean ikusi dituzte beren lanak. Dagoeneko salgai dago Katedralaren Bisitariak Hartzeko Zentroan (Buruileria plaza) eta 5 euro balio du.