Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

19/12/2011

Haurrak izango dira Santa Maria Katedrala Fundazioaren Gabonetako postalen protagonistak

2011/12/19  Zorion-txartelen Haur-lehiaketa irabazi duten seiek marraztutako postalak editatu eta bidaltzen ari dira

                   Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 19a.- Gasteizko sei neska-mutilen marrazkiak izango dituzte San Maria Katedrala Fundazioaren Gabonetako postalek. Kasu honetan, zorion-txartel koloretsuek katedralaren dorrea Ama Birjinarekin; Jesus Haurtxoa eta San Jose futbolean jolasten Pneumonien kantoian duela hamarkada batzuk haurrek egiten zuten bezala; ´Gabonak eta irekita´ dagoen tenplu bat; inprobisatutako jaiotza hartzen duen elizpea edo Olentzero opariz beteta iristen erakusten dituzte.
 
Irailean, Santa Maria Katedrala Fundazioak festa hauek zoriontzeko Gabonetako postalak diseinatzeko laguntza eskaini zien txikienei. ´Santa Maria Katedrala eta Gabonak´ izenburupean, 3 urtetik 11 urtera arteko haurrak gonbidatzen zituen lehiaketa antolatu zuten. Haurrek tenpluaren zaharberritzearekin eta egun hauekin lotutako zerbait marraztu behar zuten.
 
Bi kategoria zehaztu ziren: 3 urtetik 5 urtera arteko haurrena eta 6 urtetik 11 urtera artekoena; bakoitzak bi marrazki berri aurkez zitzakeen gehienez. Fundazioak, gutxi gorabehera, 40 lan jaso zituen bi kategoriatan. Irabazleak izan dira:

 
3 urtetik 5 urtera arteko kategorian

-       Saioa de Bernedo Lopez de Armentia, 4 urte

-       Asier Landaburu Arroyo, 5 urte

-       Markel Rama Elguea, 4 urte

  

6 urtetik 11 urtera arteko kategorian

-       Iker Aguirre Uza, 7 urte

-       Sheila Busto Prado, 10 urte

-        Estibaliz Garrido Perez de Onraita, 8 urte


Parte hartzaileek bere sormen guztia erakutsi dute. Horrela, katedralaren dorrea Ama Birjinarekin; Jesus Haurtxoa eta San Jose futbolean jolasten Pneumonien kantoian duela hamarkada batzuk haur gasteiztarrek egiten zuten bezala; ´Gabonak eta irekita´dagoen katedral bat; inprobisatutako jaiotza hartzen duen elizpea edo Olentzero opariz beteta iristen marraztu dituzte. Ez dira gasteiztarrei egindako begi-keinuak falta izan, hala nola barraskilo bat edo tonu berdeak 2012an Vitoria-Gasteiz Europako hiri berde izendatu dela oroitaraziz.