2012/01/16 Fernando Aguerrik emango du, arkitekto kontserbatzailea eta, 1997tik hona, Tarazonako Baratzeko Santa Maria Katedralaren Plan Zuzentzailearen zuzendaria
Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 16a.- Santa Maria Katedrala Fundazioak bihar asteartea emango du beste tenplu batzuei eskaintzen dien urte berri honetako lehen hitzaldia.Kasu honetan, protagonista Tarazonako Katedrala (Zaragoza) izango da, 2002an Kultura Intereseko Ondare izendatua eta duela gutxi publikoari ireki dena, 30 urte zaharberritze-lanetan aritu ostean.Iluntzeko 20:00etan hasiko da Goiuri jauregian.
´Topaketak beste Katedral batzuekin´ zikloak Fernando Aguerri hartuko du bihar, Tarazonako katedralaren arkitekto kontserbatzailea eta 1997tik bere Plan Zuzentzailearen zuzendaria.Aguerrik eraikin historikoetan egindako esku-hartze lan garrantzitsuetan parte hartu du, baita hiri-multzo historiko eta artistikoak berritzeko zenbait kasutan ere. Gainera, bakarrik edo lankidetzan, Ruedako (Zaragoza) eta Huertako (Soria) Zistertar Monasterioen Plan Zuzentzaileak eta Malenako (Zaragoza) Arkeologia-aztarnategiaren Plan Zuzentzailea zuzendu ditu. Gaur egun, Uncastilloko Harresiaren (Zaragoza) Plan Zuzentzailearen idazketa zuzentzen ari da. PARTAL (Monumentuak Zaharberritzeko Profesionalen Elkartea) akademia-kidea da eta Zaragozako Kultura Ondarearen Probintziako Batzordeko kide aditua da.
´Tarazonako Katedrala. Zaharberritze-garaiak´ izenburupean, Aguerrik Tarazonako Baratzeko Santa Maria Katedrala hurbilduko digu. Tenplua ia 30 urtez itxita egon da egin zaizkion zaharberritze-lanen ondorioz. 2011n ireki zitzaion publikoari berriro. Solairu gotiko klasikoa du eta Espainiako mudejar estiloko eraikuntza ezaugarritsuenetako bat da eta, Teruelgoarekin batera, arkitektura-estilo horretan eraikitako katedral bakanetakoa da. 2002. urtean Kultura Intereseko Ondasun izendatu zen eta, bertan, Frantziako gotiko puruenaren, mudejar estiloaren eta Europan bakarrak diren errenazimenduko elementuen elkarbizitza ikus daiteke.
´Tarazonako Katedrala. Zaharberritze-garaiak´, iluntzeko 20:00etan hasiko da Goiuri jauregiko Martin de Salinas aretoan. Sarrera doan izango da aretoa bete arte.