2012/02/ 23 Ondarearen Patologia, Peritatze eta Zaharberritze Jasangarriaren Unibertsitate Masterrean parte hartzen dute Madrilgo Unibertsitate Europarrean
Vitoria-Gasteiz, 2012 otsailaren 23a.- Santa Maria Katedralak ondarea modu jasangarrian zaharberritzeko master bat egiten ari diren arkitekto, aparejadore talde bat hartuko du. Taldeak zehatz-mehatz ezagutuko du tenpluaren proiektua eta aterpetxeko lanak ere bisitatuko dituzte, jasagarritasun-irizpideekin zaharberritzeko beste adibide bat izanik.
Madrilgo Unibertsitate Europarrean Ondarearen Patologia, Peritatze eta Zaharberritze Jasangarriaren Unibertsitate Masterrean parte hartzen duten hogei ikasle inguruk osatuko dute bisitari taldea. Gehienak arkitektoak, aparejadoreak eta eraikuntza-ingeniariak dira eta irakasleekin eta Madrilgo Erkidegoko Ondare Historikoaren Zuzendaritza Orokorreko arduradunekin batera etorriko dira. Izan ere, horixe baita ikastaroaren programa garatzen parte hartzen duen erakunde eta enpresa laguntzaileetako bat. Era berean, bigarren urtez jarraian egingo den bisita urritik ekainera masterraren ikasketa-programaren barruan dago. Bisitaren xedea eraikuntzaren sektorearen egoerari erantzuten dioten adibideak lehen eskutik ezagutzea da, hirien eta ondarearen garapen jasangarriranzko joera duen ekonomia- eta gizarte-testuinguruaren barruan. Taldea ostiralean iritsiko da Gasteiztik eta Fundazioaren zuzendariak, Juan Ignacio Lasagabasterrek, egingo die harrera eta lanaldian aurkeztuko die ´Santa Maria Katedrala.Zaharberritze bat baino gehiago´ hitzaldiarekin.Geroago, Tenpluko informazioa kudeatzeko sistemaren arduradunak, Iñaki Korosok, eraikinean lan egiteko erabiltzen diren informazio geografikoko sistemen eta dokumentazioaren berri emango die.Ekingo zaion beste alderdietako bat eraikin historikoen zaharberritzeari errealitate birtuala aplikatzea izango da eta, zehatzago, elizpeko polikromiak berreskuratu izana Oskar Bell arkitektoaren eta Oskar Muñoz Fundazioko multimedia teknikariaren eskutik.Katedralaren bisita gidatu zabal batekin amaituko dute eguna. Larunbatean, Alde Zaharrean Santa Maria Katedrala Fundazioa eraikitzen ari den aterpetxearen lanen adibideak itxiko du lanaldia. Esku-hartze horrek ere masterrean aztertzen diren jasangarritasun-irizpideak betetzen ditu.