Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

26/03/2012

Santa Maria Katedralak ´Ezagutzaren apunteak´ seriearen bigarren bolumena argitaratu du

2012/03/26 Tenplua berreskuratzeko aplikatuko kare-injekzio hidraulikoei buruzko argitalpen tekniko berritzailea da

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 26a.- Santa Maria Katedrala Fundazioak ´Ezagutzaren apunteak´ seriearen bigarren bolumena argitaratu du, tenpluaren egitura finkatzeko prozesu neketsuaren zati bat eta berori egiteko beharrezko ikerketak bildu dituen argitalpen teknikoa. Horrela, Fundazioak garatutako lanean ohikoa den moduan, eskuratutako ezagutza partekatu nahi da gizartearekin eta, hori dela-eta, Creative Commons lizentziapean editatu da.
 
´Kare-injekzioak fabrikak finkatzeko. Ikerketa aplikatua´ izenburupean, barne andeatzea ikusita, kare-injekzio hidraulikoen bidez, katedralaren fabriken (harlangaitz-hormak, zimentazioak, kontrahormak...) ezkutuko guneen zati handi bat finkatzeko urteetako prozesua islatu da paperean. Kare hidraulikoa material arrunta nola erabili dioten protokolo arauturik ez dagoenez, argitalpena oso erabilgarria izango da arkitektura-zaharberritzeko sektorean dabiltzan profesionalentzako.
 
1.000 ale argitaratu dira eta dagoeneko salgai daude Bisitariak Hartzeko Zentroan (Buruileria plaza) 15 euroko prezioan. Hainbat diziplinetako profesionalen artean idatzi dute: arkitektoak, geologoak, topografoak, arkeologoak, historialariak, kimikariak, geofisikariak, arkitekto teknikoak eta zaharberritzaileak. Gainera, eta sortutako ezagutza ahal bezain gehien zabaldu nahi denez, lehen bolumena bezala, Creative Commons lizentziapean editatu da. Lizentzia horri esker, nahi duen orok deskargatu, kopiatu edo banatu dezake doan, betiere, merkataritza-xederako erabiltzen ez badu. www.catedralvitoria.com webgunean eskura daiteke.
 
Liburua idazterakoan, funtsezko papera izan du Arabako Foru Aldundiak, Fundazioaren patronatuaren zuzendaria den erakundeak. Zehazki, Ondare Historiko eta Arkitektonikoen eta Zaharberritzeen Zerbitzuekin ari dira elkarlanean eta, bereziki, Laborategi Nagusiarekin, bertan egin baitira entseguak eta analisiak. Gainera, Foru Aldundiaren inprentan inprimatu da liburua.
  
Ezagutzaren apunteak
Argitalpen hau ´Ezagutzaren apunteak´ bildumaren barruan dago, Katedrala zaharberritzeko lanetan bildutako esperientziak partekatzeko eta gizarteratzeko asmoz. Horrela, 1998an Arabako Foru Aldundiak argitaratutako Plan Zuzentzailea da metodologikoki aintzat hartu behar den dokumentua, hain beharrezkoak diren beste ikerketa osagarri batzuekin inplementatuz eta aberastuz doan ikerketa-prozesu baten lehen fasea izanik.
 
Esku-hartzeak egin ahala, eta tenpluaren errealitateari buruzko ezagutza handitu ahala, Santa Maria Katedrala Fundazioak eskuratutako informazioa transmititzeko beharra sentitzen du monumentu-ondarean kontserbatzean inplikatutakoei, edo hori buruzko interesa dutenei.
 
'Ezagutzaren apunteak' bilduma 2010ean hasi zen ´Elizpearen azterketak eta zaharberritzea´ liburuarekin. Bereziki, publiko berezituari zuzendutako argitalpen sakona da eta elizpearen ikerketa- eta zaharberritze-prozesuaren deskribapen oso xehatua zuen.