27/03/2012
Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 27a.- Santa Maria Katedrala Fundazioak bihar, asteazkena, beste tenplu batzuei buruzko azken hitzaldia egingo du uda aurretik. Oraingo honetan protagonista Teruelgo Albarracingoa izango da, eta hizlaria, berriz, Pedro Ponce de Leon arkitektoa eta Plan Zuzentzailearen idazlea. 20:00etan hasiko da Luis de Ajuria aretoan (Alaba Jeneralaren kalea, 7), eta sarrera doakoa izango da lekua bete arte.
Besteak beste, Iruñeko, El Burgo de Osmako, Tarazonako edo Siguenzako katedralei buruzko hitzaldien ostean, Santa Maria Katedrala Fundazioak amaitutzat emango du ´Topaketak beste Katedral batzuekin´ zikloaren aurtengo denboraldia, udako kontzertuen aldia hasteko.
Salbatzailearen Katedral gisa ere ezagutzen dena, Teruelgo eta Albarracingo elizbarrutiko katedral-egoitza Teruelgoarekin batera. XII. mendearen amaiera aldera eraikitako tenplu erromaniko baten aztarnen gainean eraikita dago. Gaur egungo eraikina 1572an hasi zen eraikitzen eta Martin de Castañedaren eta Quinto Pierres Bedel frantsesaren artean eraiki zuten. XVIII. mendearen hasieran barnealdea Barrokoko elementuekin berritu zen. Gaur egun mantentzen diren pilastrak, esaterako, garai hartakoak dira. Tenpluaren egiturak huts egiten hasitako gurutzadura gotikoko gangadun nabe nagusi bakarra du, kontrahormen artean kokatutako alboko kaperekin. Kapera nagusian, 1566ko erretaula nabarmentzen da, Itxuraldaketa adierazten duen Cosme Damian Basen lana. Alboko kaperetan, nagusiena Pilarerena da, Barrokoko urre koloreko erretaularekin, nahiz eta San Pedroren kaperak ere arreta erakartzen duen. Kanpoaldean, Errenazimendu garaiko dorrea nabarmentzen da. Lau gorputz irudikatzen ditu azken solairu oktogonalean.
Hitzaldiaren izenburua ´Albarracingo Katedrala; ondare historikoaren jatorria, esnatzea eta garrantzia´ izango da. Hizlaria Pedro Ponce de Leon arkitekto, kontserbatzaile eta 1999ko Plan Gidatzailearen idazlea izango da. Ponce de Leon irakaslea, hizlaria eta hainbat argitalpenen egilea ere izateaz gainera, 2008tik aurrera, Historiako Errege Akademiako akademikoa ere bada eta, urte hartatik aurrera, baita Europa Nostra Zientzialari Batzordeko kidea ere. 2011n, Europa Nostra sarietako epaimahaikidea ere izan zen.
Egindako lan nazionalen eta nazioartekoen artean, Albarracingo Multzo Historikoa Babesteko Plan Berezia idatzi izana, Toledoko harresia zaharberritzeko lanak koordinatzea, El Escorial monasterioaren inguruneko Plan Zuzentzailea edo, 1996an, Albarracingo Gotzain-jauregia zaharberritzegatik lortu zuen Europa Nostra saria nabarmentzen dira. Albarracin penintsulan balio historiko eta paisajistiko handienetakoa duen monumentuen multzoa da. Hori dela-eta, Albarracingo Santa Maria Fundazioa kontu handiz osorik zaharberritzen ari da.
Hitzaldia 20:00etan hasiko da Luis de Ajuria aretoan (Alaba Jeneralaren kalea, 7), eta sarrera doakoa izango da.