Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

25/05/2012

Santa Maria Katedrala Fundazioak udaleku didaktikoen edizio berri bat antolatu du

2012/05/25 Plazak mugatuak dira, eta erreserbak 945 255 135 telefono-zenbakian edo Katedralaren Bisitariak Hartzeko Zentroan egin daitezke dagoeneko

                Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 25a.- Haurrentzako udaleku didaktikoen edizio berri bat antolatu du Santa Maria Katedrala Fundazioak datorren uztailean. Astebeteko iraupena izango duten hiru txanda antolatu dira. Horrela, gazteenak tenplura hurbildu eta zaharberritze-prozesua modu atsegin eta entretenigarri batean ezagutuko dute. Aurten berrikuntza dibertigarriak izango dira, besteak beste, ogia egitea, Erdi Aroko dietako oinarrizko elementua, edo polikromiak diseinatzea.

   Beste urte batez, udaren iritsierak eta gazteenen oporrek Santa Maria Katedralaren udaleku didaktikoei hasiera emango die. Udako aisialdi-egutegian erabat finkatuta jarduerak hiru txanda izango ditu: lehen txanda uztailaren 2tik 6ra bitarte egingo da; bigarrena , 9tik 13ra bitarte, eta, hirugarrena, 16tik 20ra bitarte. Jardunaldi bakoitzak hiru orduko iraupena izango du, 10etatik 13etara bitarteko ordutegiarekin, azken egunean izan ezik, arratsaldeko 2 arte luzatuko baita, Gatz Haranera egingo den bisitagatik. Aurreko edizioetan bezala, 8 urtetik 11 urtera arteko haurrei zuzenduta daude eta elebidunak (euskara - gaztelania) izango dira. Txanda bakoitzean, gehienez, hogei partaide izango dira.    Lehenengo egunaren izena ´Guztiak gara ongietorriak. Santa Maria, parrokiatik katedralera´. Haurrek tenplua bisitatuko dute eta leku adierazgarrienetatik pasako dira, katedrala terminoaren esanahia ezagutuko dute kabildo bat zer den jakingo dute eta zein diren bere funtzio eta eskuduntzak ere bai. Jarduera plastikoan, aste guztirako lan-uniformea egingo dute, lau hostokoa, Fundazioaren logotipoa, daraman kamiseta.     Bigarren egunean, elizpera joango dira ´Kolore-aztarnaren atzetik´. ´Harrizko Biblia´ gisa duen funtzioa ezagutuko dute, eta iraganera joango dira ´Argiaren Elizpea´ ikuskizunarekin. Bere bitartez, Pietatearen kapera apaindu zuten polikromiak ezagutuko dituzte. Tailerrean, partaideek polikromietan erabilitako pintura mota desberdinen oinarri diren elementuak ikusi, usaindu eta ukitu ahal izango dituzte eta horma-irudiko pintura egingo dute igeltsuzko horma faltsu batean.    ´Blasoi-artea´ izenburupean, hirugarren egunean armarriak ezagutuko dituzte gertutik, Erdi Aroan sortutako elementuak baitira, guda-zelaietan zaldunak bereizteko beharraren ondorioz sortu zirenak. Gainera, erabilitako ikurrak hereditario nola egin ziren eta arau-sistema eta hizkuntza propiodun ohituretan antolatu ziren ezagutuko dute. Erdi Aroko zaldunen antzera, egun honetako bisitan, XI. mendean Gasteiz inguratzen zuen harresiaren perimetroa zeharkatuko da. Zaharberritutako bi zati zeharkatuko dira eta arreta berezia jarriko dugu jauregi eta eraikinetan dauden blasoietan. Tailerrean, haur bakoitzak bere armarria diseinatuko du.     Ostegunean, Erdi Aroko gastronomia eta garaiko sukaldaritza-ohiturak ezagutuko ditugu. ´Erdi Aroko elikagaiak´ izeneko egunean, ogia Erdi Aroko dietako oinarrizko elementuetako bat zela ezagutuko dute haurrek. Horregatik, eta La Peña Dulce gozotegiaren laguntzari esker, eskuak lanean jarriko dituzten eta bakoitzak bere ogia egingo du.      Udalekuen amaieran Añanako Gatz Harana bisitatuko dute. Bertan bi jarduera egingo dira. Lehenengo jarduera ibilbide didaktikoa eta parte hartzekoa izango da Gatz Haranean. Haurrek historia, arkitektura, arkeologia, paisaia, geologia, biodibertsitatea eta ingurumena uztartzen dituen paisaia baten ezaugarriak ezagutuko dituzte. Horretaz gain, eurentzako bereziki egokitutako eremu ludiko batean izango da eta, egun batez, ´gazgile´ izango dira. Oinutsik ur gazitan daudela, artisau horiek gatza ekoizteko erabiltzen zituzten oinarrizko teknikak ikasiko dituzte.    Egun atsegin eta dibertigarri batzuk pasa ditzaten laguntzeaz gainera, Santa Maria Katedrala Fundazioaren asmoa haurrek hiriko eta probintziako ondarea ezagutzea eta baloratzea da, eta ondare hori kontserbatzeak eta balioan jartzeak duen garrantziaz kontzientziatzea.      Jardunaldiak 75 euroko prezioa izango du, 50 euro Katedralaren Fundatzaileen Zirkuluko bazkideentzako edo bazkideen seme-alabentzako. Plazak mugatuak direnez, aldez aurretik egin behar da erreserba, Bisitariak Hartzeko Zentroan (Buruileria plaza) edo 945 25 51 35 telefono-zenbakira deituta.