Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

29/05/2012

Santa Maria Katedralak elizpeko polikromiak eta informazioa kudeatzeko sistema aurkeztu ditu AR&PA zaharberritze-azokan

2012/05/29 Pasa den asteburuan, kultura-ondarea kontserbatzen, zaharberritzen eta kudeatzen duten profesionalen kongresua egin zen

 

                            Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 29a.- Santa Maria Katedrala Ondarea Zaharberritzeko eta Kudeatzeko Biurtekoan izan zen pasa zen asteburuan. Kongresu horretan ondarea mantentzen, zaharberritzen eta kudeatzen diharduten aditu nazionalak eta nazioartekoak bildu ziren. Zehazki esanda, Santa Mariak elizpeko polikromiak berreskuratzeko proiektua eta zaharberritzea hasi zenetik informazio guztia kudeatzeko erabiltzen den sistema aurkeztu zituen.

  AR&PA, 1998az geroztik, Valladoliden bi urtez behin egiten den azoka da eta kultura-ondarea babesteaz, zaintzeaz, kontserbatzeaz, zaharberritzeaz eta kudeatzeaz arduratzen diren profesionalen eta erakundeen foro bihurtu da. Bertan, gai horretan horrekin lotutako hainbat diziplinek parte hartzen dutenez, Espainiako diziplina anitzeko topaketa bakarra eta Europako topaketa abangoardista bilakatu da. Aurtengo edizioa ´Ondarearen berrikuntza´ izenburupean egin da, eta Gaztela eta Leongo Juntak antolatu du UNESCOren babesarekin eta Europar Batzordearen laguntzarekin.   Bi urtez behin egiten den bilera honek 30.000 bisitari inguru jaso zituen eta, sail zientifikoan, Santa Maria Katedralak azken urteetan landu dituen proiektuetako bi aurkezteko baliatu du. Iñaki Koroso eta Oscar Muñoz Fundazioko teknikariek aurkeztu dituzte. Bestalde, elizpeko polikromiak berreskuratzeko proiektua aurkeztu zuten, leku guztietan interes handia piztu duen ekimen berritzailea, duen ikusgarritasunagatik eta ez duelako soilik monumentua argiztatzen, iraganari buruzko informazio asko ere ematen baitu.   2009an jarri zen martxan proiektua eta Paternina kaperak bere kolorea berreskuratzeko balio izan du bideo digitala proiektatzeko sistema sofistikatu bati esker. Proiekzio horretan, XVI. mendetik XX. mendera arteko polikromien bilakaera erakusten da. Prozesu honetan, halaber, erabakigarriak izan dira elizpea zaharberritzeko egindako azterketak. Urteetako lana eta hainbat arlotako profesionalen talde zabalaren inplikazioa behar izan dira, orain arte erabili den berreskuratze kromatikoaren kontzeptua irauli eta bisitariek kaperan aurkitu diren estilo piktorikoen eta kromatikoen bilakaera historikoa ikusteko aukera eskaintzen dion argi eta soinu ikuskizuna sortzeko.    Era berean, AR&PA azokan, katedralak erabiltzen duen Ondare Informazioaren Sistema ezagutarazi da. Sistemak altxaeren hiru dimentsiotako modeloa eta katedralaren zorupea batera kudeatzen ditu, baita zaharberritzearen aurretik eta zaharberritzen zehar egindako dokumentazio tematiko guztia ere. Ondorioz, ohiko Fabrika Liburuaren bertsio eguneratua bihurtu da.