31/05/2012
Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 31.- Santa Maria Katedrala da Moneta eta Tinbre Fabrika Nazionalak - Monetaren Errege Etxeak Vitoria-Gasteizi eskainitako txanponaren protagonista. Hiriaren ezaugarri gisa aukeratu dute eta bere soslaia agertzen da zilarrezko 15.000 txanponetan. Txanpona tenpluaren Bisitariak Hartzeko Zentroan eskura daiteke. Monetaren Errege Etxeko webgunean irakur daitekeen moduan, ´Santa Maria Katedrala Vitoria-Gasteizko erdigunean dago. Herritarrek berraurkitu eta sar zitekeen zaharberritze-prozesu oso eta kolektibo baten bidez berreskuratu ostean, Arabako gizarte osoaren ezaugarri eta topaleku bihurtu da´. Hori dela-eta, gaur tenpluko elizpean bertan aurkeztu den txanponean agertzeko aukeratu da. Ekitaldian, Javier de Andres, Arabako diputatu-ahalduna, Encina Serrano, Vitoria-Gasteizko udaleko kultura-sailburua, eta Jaime Sanchez Revenga, Monetaren Errege Etxeko presidentea izan dira. 925 milareneko legezko zilarrean egindako txanponak, 33 mm-ko diametroa eta 13,50 gramoko pisua du. 5 €-ko balio nominala du eta 35,40 €-ren truke dago salgai jendaurrean. Txanpona enkapsulatuta duen zinta bat duen triptikoan aurkezten da, eta egiazkotasun-ziurtagiria eta erosketa-frogagiria ditu. Ministro-aginduz, Moneta Fabrikak Gasteiz hiriari buruzko 15.000 txanpon egin ditu. Espainiako gainerako hiriei buruzkoak lor daitezkeen moduan, bere web-orriaren bidez eskura daiteke 35,40 €-ko prezioan. Alabaina, Gasteizi buruzkoa Katedralaren Bisitariak Hartzeko Zentroan ere eskura daiteke (Buruileria plaza, z.g.) Autonomia-erkidegoetako hiriburuak eta hiriak 2010ean hasitako bilduma probintzia-hiriburuei eta autonomia-erkidegoetako hiriei eskainitako 52 txanponek osatzen dute. Txanpon guztien aurrealdean hiriaren eta autonomia-erkidegoko hiriaren armarria eta izena agertzen dira eta, atzealdean, berori ordezkatzen duen monumentu edo ezaugarri bat. Gasteizkoa 37. zenbakian atera da. 2012ko lehen seihilekorako, Arabako hiriburuaz gainera, beste hiri hauek hautatu dira: Cuenca, bere zintzilikako etxeak irudi ordezkagarri dituela; Lleida, Seu Vella-rekin; Valentzia, Palau de les Arts Reina Sofia erakutsiz; Ourense, Milurtekoaren zubiaren irudi batekin; Granada, Alhambraren eta Sierra Nevadaren ikuspegi batekin; Palentzia, bere katedralarekin; Guadalajara, Infantadoaren jauregiarekin; Tarragona, Les Ferreres akueduktu erromatarrarekin, eta Pontevedra, Birjina Erromesaren santutegiaren irudiarekin. Txanponen bilduma euskarri bikaina da gertakarien eta efemerideen berri emateko. Horri esker, Monetaren Errege Etxeak izen ona eskuratu du nazioartean, baita sari garrantzitsuak ere. Gainera, denboran zehar biziraungo dute bildumagileei esker, belaunaldiz belaunaldi transmititzen baitituzte eta garaiko leku historiko bilakatzen dira. Oroigarrizko txanponaren arrakasta diseinu onean, fabrikazio-prozesu arduratsu eta, batez ere, oroitzen den gertaeraren garrantzian oinarritzen da. Txanponaren metalaren nobleziak, diseinatzaile eta artisten lan zorrotzak eta fabrikazio-prozesu zainduak (teknologia modernoenak betiko prozedurekin konbinatzen dituenak) txanponak artelan txiki bihurtzen dituzte.