Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

27/06/2012

Santa Maria Katedrala, zaharberritze jasangarriaren adibidea, green babesle berria

2012/06/27 Doako bisitak eskainiko dizkie hirira eraikuntza jasangarriari buruz ikastera datozen atzerriko ordezkaritzei

                  Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 27a.- Leticia Comerónek, Vitoria-Gasteizko udaleko Ingurumen-zinegotziak, Santa Maria Katedrala Vitoria-Gasteiz Green Capital 2012 programaren babesle bihurtzen den hitzarmena sinatu du gaur goizean. Fundazioa jasangarritasunaren adibide da bere zaharberritzeagatik eta, horregatik, tenpluko bisita gidatuen zerbitzua eskainiko du, Green Capital bulegoak hala eskatutakoan.

Vitoria-Gasteiz udaleko Ingurumen-zinegotziak, Leticia Camerónek, eta Fundazioaren zuzendariak, Juan Ignacio Lasagabasterrek, lankidetza-akordioa sinatu dute gaur goizean. Hitzarmenaren bidez, Santa Maria Katedrala Green babesle bihurtzen da eta programan parte hartzeko konpromisoa hartu du, Fundazioak ingurumen jasangarritasunarekin duen konpromisoa ezagutzera emateko.Katedralak eraikuntzak zaharberritzeko esku-hartzeen irizpideak aplikatzean sorrarazitako adibidea hitzarmenaren funtsezko puntua izan da. Kasu honetan, bateragarritasun-irizpidea jarraitzen duelako jatorrizko eraikuntzarekin.

 Horrela, Santa Maria Katedrala Faktoria Berdeetako bat izango da, hau da, ikasketa-eskola eta zaharberritze-lanen adibide izango da.´Gaur, jasangarritasunaren adibide onena dugun Katedralarekin hitzarmena sinatzen dugu. Nazioartean gure gotorlekuetako bat izateaz gainera, eraginkortasun energetikoko irizpideak eta jasangarritasuna historiarekin bateratzea posible dela erakutsi du. Santa Maria Katedralak erakutsi digu kontu handiz egindako zaharberritze-lanari esker gure ondarearekin gozatu dezakegula hasiera-hasieratik, gure hiria green da´, esan du zinegotziak.Zaharberritze-lanen honetan jatorrizko materialak eta teknikak erabiltzen ari dira hargintzan, hormagintzan, adreiluetan, kareorean edo egurrean. Ondorioz, eskola handia izango da.

 Era berean, osasungarritasunaren eta eraginkortasun energetikoaren ikuspegitik, teknika eta material horiek ez dira hain kutsagarriak eta energia gutxiago behar dute ekoizteko eta jartzeko. Beraz, jasangarritasun-adibide bikaina da.Gainera, Katedralak konpromisoa hartzen du, Fundazioa libre badago, 20 minutuko bisitak doan egiteko, Green Capital bulegoak hala eskatzen badu. Horrela, atzerritik hirira gerturatzen diren ordezkaritzek eta pertsona ospetsuek hiriguneko Gotikoko bitxiarekin gozatu ahal izango dute.Jasangarritasun-ideia bera dago Gazteen eta Erromesen Aterpetxearen zaharberritzean. Proiektu horretan lurrera bota eta berriro eraikitzeko joeratik aldendu da. Ondare historikoa eta arkitektonikoa ez galtzea da xede. Horrela, gaur egun inolako arazorik gabe aplika daitezkeen eraikuntza-teknika eta -irtenbide historikoak erabiltzen dira, jasangarritasunean, osasungarritasunean eta eraginkortasun energetikoan oinarritutako plangintzetan.