Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

03/07/2012

Paloma Berganza Trío taldeak abesti frantses onenak ekarriko dizkigu Santa Maria Katedraleko elizpera

2012/07/03 Errezitaldia larunbatean, uztailaren 7an, egingo da, iluntzeko 20:00etan, eta sarrerak salgai daude Katedralaren Bisitariak Hartzeko Zentroan

             Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 3a.- Beste behin ere, abesti frantsesak protagonista izango dira Santa Maria Katedraleko errezitaldian. Paloma Berganza abeslariaren eskutik, eta piano eta biolin baten laguntzarekin, elizpea chanson frantseseko bitxiez beteko da larunbatean. Besteak beste Jacques Brel, Georges Moustaki edo Edith Piaf-en abestiak errezitatuko ditu. ´Kontzertua eta irekita´ zikloaren barnean, errezitaldia iluntzeko 20:00etan hasiko da.

   Paloma Berganza ezohiko indarrarekin sartu zen Espainiako musikaren munduan 2003an. Lehen albuma, ´Avec le temps´ izenekoa, chanson bitxiak biltzen zituen bilduma zoragarria zen, jazz akordeekin eta bossa nova ukitu batzuekin eguneratuta. Hala prentsak nola publikoak gogo biziz hartu zuten lana eta Espainiako Musika Akademiak Urteko disko onena izendatu zuen 2003an. Bigarren diskoarekin, ´Boulevard Latino´, lehen lanarekin lortutako arrakasta errepikatu zuen, ´nostalgiak eta esperantzak abestuz´.   Heziketa klasikoa du eta tradizio liriko duen familiako kide da Berganza. Laster, bere estilo imitaezinaren alde egin zuen, jazz-klubetan, antzokietan eta nazioarteko jaialdietan eraikitzen joan den bere chanson, bossa nova eta jazz errepertorioarekin. Gaur egun, irakasle eta eszenatoki nazional eta nazioartekoetako abeslari lanak uztartzen ditu.   Aurten proiektu berria aurkeztuko du, intimoagoa, kameristikoagoa. Piano eta biolin batek laguntzen diote, Frantziako hogeiko hamarkadako musikarekin hasi eta laurogeiko hamarkadara arteko jatorrizkoei konponketa batzuk eginda. Filmetako abesti ezagunak, hala nola ´Les Parapluies de Cherbourg´, ´Education sentimentale´ edo ´La Bohème´ filmetakoak, eta Jacques Brel, Brassens, Moustaki, Léo Férré edo Edith Piaf abeslari ezagunen abesti ez-klasikoak.   Errezitaldi honetarako sarrerak dagoeneko salgai daude Bisitariak Hartzeko Zentroan (Burulleria plaza) astelehenetik igandera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Gainerako kontzertuetako sarrerak ere eskura daitezke. 6 euroko prezioa izango dute, 3 eurokoa Katedraleko Fundatzaileen Zirkuluko bazkideentzat.