2012/07/10 Kontzertua iluntzeko 20:00etan hasiko da eta sarrerak salgai daude Katedralaren Bisitariak Hartzeko Zentroan
Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 10a.- Santa Maria Katedralaren elizpea Napoka Iria taldearen kontzertuaren eszenatokia izango da. Eibarko bikoteak beren azken lana, ´Lehertarazi edifizioa´, aurkeztuko du zuzenean.Errezitaldia 'Kontzertua eta irekita' zikloaren baitan kokatzen da. Iluntzeko 20:00etan hasiko da eta sarrerak dagoeneko salgai daude Bisitariak Hartzeko Zentroan (Buruileria plaza).
Besteak beste, Paloma Berganza Trío, Andrea Motis eta Joan Chamorro edo Canta Cantorum taldeen errezitaldien ostean, euskarazko musikaren txanda da.Ander Mujikak (gitarra akustikoa) eta Miren Narbaizak (gitarra akustikoa eta ahotsa) hirugarren lana aurkeztuko dute. Publiko aurrean, Bergarako Zabalotegi Antzokian grabatutako diskoa.Grabazioa asteburu batean egin zen, nahiz eta gero Legarre (Eibar) estudioetatik pasa ziren abestiak hautatzeko. ´Lehertarazi edifizioak´ hamar abesti zahar eta berrik osatzen dute eta, gainera, ukelele eta kalinbarekin interpretatutako bertsio ezagun eta bitxi bat du.Napoka Iria taldeak hainbeste gustatzen zaien zuzeneko kutsua eman nahi izan dio albumari. Hori garbi geratuko da, beste behin ere, larunbatean, Santa Maria eszenatokian.
Errezitaldi honetarako sarrerak dagoeneko salgai daude Bisitariak Hartzeko Zentroan (Buruileria plaza) astelehenetik igandera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Gainerako kontzertuetako sarrerak ere eskura daitezke.6 euroko prezioa izango dute, 3 eurokoa Katedraleko Fundatzaileen Zirkuluko bazkideentzat