2012/0717 Kontzertua iluntzeko 20:00etan hasiko da eta sarrerak salgai daude Katedralaren Bisitariak Hartzeko Zentroan
Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 17a.- ´Kontzertua eta irekita´ Santa Maria Katedrala Fundazioak antolatutako musika-zikloak Rafa Rueda hartuko du larunbatean.Bere taldeak lagunduta, azken lana aurkeztuko du zuzenean, ´Enaren geometria´.Iluntzeko 20:00etan hasiko da eta sarrerak dagoeneko salgai daude Bisitariak Hartzeko Zentroan (Buruileria plaza). Ekainaren amaieran programa hasi zenetik, askotariko musika-proposamenak entzun dira Santa Maria Katedraleko eszenatokietan.Publikoak, besteak beste, Andrea Motis eta Joan Chamorroren jazzaren, Paloma Berganza Trío taldearen abesti frantsesen, Napoa Iriaren euskarazko zuzenekoaren eta Canta Cantorum taldearen abesbatza-piezen artean aukeratu ahal izan du.Larunbatean, Rafa Rueda eta bere taldearen txanda izango da.
Duela urte batzuk bakarlari gisa hasi zen Rafa Rueda eboluzionatuz joan da bidean, bidezidor goxoetan barrena sartu da eta naturaren babesa bilatu du beti.Gasteizko tenpluaren elizpean, ´Enaren Geometria´ aurkeztuko du zuzenean. Hamaika abesti horietan, Rafak zeharkatutako bidean ikasitako guztia aurki daiteke eta publikoa lurralde berrietan barneratuko da, orain arte esploratu gabekoetan.Rafaren alboan (gitarra eta ahotsa) Txus Aranburu (teklatuak eta akordeoia), Joseba Irazoki (gitrra eta lap steel-a), Jaime Nieto (baxu elektrikoa), Iban Urizar (korneta) eta Xanpe (bateria) igoko dira eszenatokira. Taldeak ahotsak eta instrumentuak nahastuko ditu eta eszenan ederki konbinatuta kokatuko dira.
Errezitaldi honetarako sarrerak dagoeneko salgai daude Bisitariak Hartzeko Zentroan (Buruileria plaza) astelehenetik igandera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Gainerako kontzertuetako sarrerak ere eskura daitezke.6 euroko prezioa izango dute, 3 eurokoa Katedraleko Fundatzaileen Zirkuluko bazkideentzat.