2012/07/30 Kantata italiarrak landuko dituzte eta ikasitakoa Katedralean, datorren ostiralean, abuztuaren 3an, emango duten kontzertuan erakutsiko dute
Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 30a.- Musikako zortzi profesionalek Santa Maria Katedrala Fundazioak antolatu eta Carlos Mena kontratenore gasteiztar ospetsuak zuzendutako kantu-ikastaroan parte hartuko dute aste honetan.Jorratuko dituzten XVIII. mendeko kantata italiarrekin landutakoa datorren ostiralean ikusi ahal izango da tenpluan bertan.
Aurtengo ´Kontzertua eta irekita´ programaren berrikuntzetako bat zen espezialistei zuzendutako Santa Maria Kaperak kantu-ikastaro bat antolatzea.XVIII. mendeko kantata italiarraren inguruko musika-literaturak eskaintzen dituen figura erretorikoak ezagutzea, figura erretorikoek eskatzen dituzten alderdi estilistiko eta teknikoak lantzea eta partituraren interpretazioan beroriek islatzea ziren ikastaroaren xedeak. Ikastaroaren lehen edizio honek musika-profesionalen sekulako erantzuna izan du, eta eskaeren erdiak baino gehiago ezin izan dira erantzun leku faltagatik.Ikastaroak bi aukera eskaintzen zituen:ikasle aktibo gisa parte hartzea (80 euroko kostua zuen) edo entzule gisa.Azken kasu horretan, izen-ematea 15 euro kostatzen zen.Parte hartu nahi zutenek eskaera bidali behar zuten euren curriculumarekin eta Barrokoko errepertorioko lan baten grabazioarekin batera.Fundazioak 17 eskaera jaso zituen eskainitako 8 ikasle aktiboentzako, eta ikastaroaren zuzendariak berak egin du hautaketa merituak aintzat hartuta.Bestalde, beste 18 pertsonek entzule gisa parte hartuko dute.
Ikastaroa kontratenore famatu eta Santa Maria Musika Kaperako zuzendariak emango du eta gaur hasi eta ostiralera arte egingo da Luis Aranburu Udal Musika Eskolan.11:00etatik 13:30etara eta 16:00etatik 19:30etara, ikasleek Händelen kantata italiarren errepertorioa eta baxu jarraituarentzako eta ahotsarentzako XVIII. mendeko estilo italiarreko beste kantata batzuk ikasiko dituzte.Zortzi parte-hartzaile aktiboek curriculum bikainak dituzte, baita hezkuntza eta ibilbide zabala ere.Ikasleen artean, besteak beste, sopranoak, mezzosopranoak, baxuak, kontratenoreak, biolin-joleak, piano-joleak eta teknika eta ahots-interpretazioko irakasleak daude.Aste honetako lan guztia ostiralean, abuztuaren 3an, iluntzeko 08:00etan katedralean egingo den kontzertu pedagogikoan islatuko da.Kontzertuko sarrerek 3 euroko prezioa dute, 1 eurokoa Katedralaren Fundatzaileen Zirkuluko bazkideentzako, eta dagoeneko salgai daude Bisitariak Hartzeko Zentroan (Buruileria plaza), 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.