Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

28/08/2012

Eric Lenormand saxofoi-jole frantsesa arituko da Santa Maria Katedralean, Charlie Badr piano-joleak lagunduta

2012/08/28 Iluntzeko 20:00etan hasiko da larunbatean eta sarrerak salgai daude Katedralaren Bisitariak Hartzeko Zentroan

                       Vitoria-Gasteiz, 2012ko abuztuaren 28a.- Iraileko ekintzen programa Eric Lenormand saxofoi-jole frantsesaren kontzertuarekin hasiko da larunbat honetan. Charlie Badr piano-joleak lagunduko dio eta bi musikariek Bachen edo Manuel de Falla bezalako konpositoreen lanak ekarriko dituzte Santa Maria Katedraleko elizpera. Hasiera batean 'Kontzertua eta irekita' zikloaren baitan programatutako gala lirikoa ordezten duen emanaldia iluntzeko 20:00etan hasiko da eta sarrerak dagoeneko salgai daude Bisitariak Hartzeko Zentroan (Buruileria plaza).   Katedralean eskainiko duten errepertorioa honakoa izango da: Juan Sebastian Bachen 'Partita BWV 1013 la menorrean' (saxofoia); Alessandro Marcelloren 'Kontzertua re menorrean' (saxofoia/pianoa), Fernande Decrücken 'Ut# sonata' (saxofoia/pianoa), Manuel de Fallaren 'Espainiako Abesti Herrikoiak' (saxofoia/pianoa) edo Bela Bartoken 'Errumaniako Dantza Herrikoiak' (saxofoia/pianoa).

   Eric Lenormand saxofoi-irakaslea da, gaur egun, Mimizan-go (Frantzia) musika-eskolan. Frantziako hainbat kontserbatoriotan ikasi du saxofoia (Tolosan, Philippe Lecocqekin; eta Versaillesen, Vincent Davidekin) eta hainbat titulu eskuratu ditu. Iaz amaitu zituen bere ikasketak Euskadiko Goi Mailako Kontserbatorioan, Musikenen; eta, aldi berean, Frantziako saxofoi-irakaslearen titulu ofiziala eskuratu zuen.  Nazioarteko lehiaketetan sari ugari irabazi ditu: Benidormekoa edo Lòdzekoa, esate baterako; eta duela hainbat urtetik hona Frantziako eta Espainiako hainbat musika-proiektutan parte hartzen du. Parisko Ensemble de Saxophones eta Instrumental de l'Ariège taldeekin jo zuen eta, gaur egun, Arseko saxofoi-laukoteko eta Miarritzeko Bandako kide da.

  Errezitaldi honetarako sarrerak dagoeneko salgai daude Bisitariak Hartzeko Zentroan (Buruileria plaza) astelehenetik igandera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Gainerako kontzertuetako sarrerak ere eskura daitezke. 6 euroko prezioa izango dute, 3 eurokoa Katedraleko Fundatzaileen Zirkuluko bazkideentzat.