Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

05/09/2012

Datorren larunbatean amaituko da 'Kontzertua eta irekita’ zikloaren denboraldia Concerto Donostiarra taldearekin

2012/09/05 Iluntzeko 20:00etan hasiko da Santa Maria Katedrala elizpean, eta sarrerak dagoeneko salgai daude Katedralaren Bisitariak Hartzeko Zentroan.

                   Vitoria-Gasteiz, irailaren 5a.- Santa Maria Katedrala Fundazioak larunbat honetan amaituko du ´Kontzertua eta irekita'´zikloaren denboraldia. Concerto Donostiarra taldearen presentziarekin amaituko da, Barrokoko musikan espezializatutako musikari gazteen taldearekin. Iluntzeko 20:00etan hasiko da tenpluaren elizpean eta sarrerak dagoeneko salgai daude Bisitariak Hartzeko Zentroan (Buruileria plaza).   

Aurtengo ´Kontzertua eta irekita´ denboraldia maiatzean hasi zen eta gustu guztietako hamar errezital baino gehiagorekin gozatu ahal izan da. Adibidez, Santa Mariaren Musika Kaperako kideak Carlos Menaren zuzendaritzapean, Andrea Motis, Joan Chamorro eta Josep Traverren taldea, Rafa Rueda edo Napoka Iria igo dira eszenatokira.
 
  Kalitatezko musika-programazioa Santa Maria Katedrala gisako ingurunean eskaintzeko helburuarekin jarri zen martxan ekimen hau eta larunbatean amaiera bikaina emango zaio Concerto Donostiarra taldearekin. Barrokoko musika interpretatzen esperientzia zabala duten musikari gazteek osatzen dute taldea. Gainera, zenbait orkestra nazionaleko eta nazioarteko kideak dira. Antzinako musika-errepertorioa bilatzeko eta interpretatzeko bilaketan sakondu nahi dute eta horretarako irizpide historikoak jarraitzen dira, hala musikaren adierazpenean nola garai hartako musika-tresnen erabileran.  

Gotzon Arrizabalagaren zuzendaritzapean, Concerto Donostiarra taldea 2007ko Donostiako Musika Hamabostaldian agertu zen lehen aldiz jendaurrean eta oso kritika onak lortu zituen. Urtebete beranduago, Sevillako Unibertsitateak antolatutako Barrokoko musikaren astean gonbidatu gisa parte hartu zuen eta, Handelen heriotzaren 250. urteurrenarekin bat etorriz, autore hari buruzko kontzertu monografikoa aurkeztu zuen Donostiako Musika Hamabostaldian.

Aurten, J. S. Bachen laneko koroetan oinarritutako programa aurkeztu dute. Arrizabalaga Filosofian doktorea eta Ontologia eta Musikaren Filosofiako irakaslea da UPV/EHUn. 1988az geroztik Donostiako Orfeoiko kide da eta bertako Kantu Eskolako irakasle gisa ere jardun zuen. 1995az geroztik, Ahots Teknikako irakasle gisa dihardu. Hainbat abesbatzen zuzendari izan da, hala nola Gurutzeaga abesbatzarena eta Donostiako Barrokoko Taldearena; 2007an, Concerto Donostiarra sortu zuen Barrokoko musika estilistikoki ahalik eta fideltasun handienarekin interpretatzeko xedez. Musika klasikoko jarduera musika elektro-akustikoko lanekin eta ikerketarekin uztartzen ditu. 
 
Errezitaldi honetarako sarrerak dagoeneko salgai daude Bisitariak Hartzeko Zentroan (Buruileria plaza) astelehenetik igandera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Gainerako kontzertuetako sarrerak ere eskura daitezke. 6 euroko prezioa izango dute, 3 eurokoa Katedraleko Fundatzaileen Zirkuluko bazkideentzat.

   Egitaraua:   


  1. Bourrée BWV 1066 (Instrumentala)

  2. ´Was mein Gott Hill, das g´scheh´ allzeit´ korua BWV 111

  3. ´Der Leib zwar in der Erden´ korua BWV 161

  4. ´Was Gott thut, das ist wohlgethan´ korua BWV 99

  5. ´Was Gott thut, das ist wohlgethan´ korua BWV 99

  6. ´Also hat Gott die Welt geliebt´ korua BWV 68

  7. ´Ertödt´uns durch dein´Güte´ korua BWV 22

  8. ´Mit Fried und Freud ich fahr dahin´ korua BWV 125

  9. ´Jesu Leiden, Pein und Tod´ korua BWV 159

  10.  Bourrée BWV 1067 (Instrumentala)

  11. ´Herr Jesu Christ, du höchstes Gut´ korua BWV 113

  12. ´Herr, gieb, dass ich dein Ehre´ korua BWV 107

  13. ´Wohl mir, dass ich Jesum habe´ korua BWV 147

  14. ´Was Gott thut, das ist wohlgethan´ korua BWV 75

  15. ´Ruht wohl, ruht wohl´ korua BWV 245

  16. ´Ach Herr, lass dein´lieb´Engelein´ korua BWV 245