2012/10/08 11 urte arteko haurrek parte hartu ahal izango dute eta saritutako christmas-ak erabiliko ditu Fundazioak Gabonak zoriontzeko
Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 8a.- Santa Maria Katedrala Fundazioak elkarren segidako bigarren urtezantolatu duen lehiaketarekin hiriko gaztetxoenek festak zoriontzeko erabiliko dituen Gabonetako postalak diseinatzen lagun diezaioten nahi du.Parte hartu nahi duten 3 urtetik 11 urtera arteko haurrek azaroaren 16ra arte aurkez ditzakete beren lanak.
Nahiz eta Gabonetarako bi hilabete baino gehiago gelditzen diren oraindik, Santa Maria Katedrala Fundazioak gaztetxoenei hainbeste gustatzen zaizkien egun horietan pentsatzen has daitezen nahi du.Horretarako, postal-lehiaketaren bigarren edizioa antolatu du eta, gaztetxoenak ondo pasatzeaz gainera, tenplu zaharra Gabonekin lotuz beren sormena gara dezaten nahi du.Lema oso erraza da:'Santa Maria Katedrala eta Gabonak', eta gaztetxoenek hiriaren egunerokoaren parte den proiektuari buruz duten iritzia modu grafikoan isla dezaten nahi da. Bi kategoria zehaztu dira:3 urtetik 5 urtera arteko haurrena eta 6 urtetik 11 urtera artekoena; bakoitzak ohiko edozein teknika erabiliz egindako bi marrazki berri aurkez ditzake gehienez.Ez da lan digitalik onartuko.Postaletan euskarazko zein gaztelaniazko mezuak idatz daitezke.Parte hartzeko lanak azaroaren 16ra arte, ostirala, entrega daitezke Santa Maria Katedrala Fundazioan (Aiztogile kalea, 95), posta arruntez bidalita edo norbera etorrita, astelehenetik ostiralera 08:30etatik 14:00etara.
Epaimahaiaren iritzia azaroaren 23an jakingo da, eta gehienez 3 sari emango dira kategoria bakoitzean. Vitoria-Gasteizek aurten ospatzen duen Green Capital-arekin konpromisoa kontuan izaten, eta konpromiso ekologikoa bultzatzeko lan egiten jarraitzeko xedez, Santa Maria Katedralak datozen Gabonetako festak zoriontzeko kategoria bakoitzeko postal irabazleak bidaliko ditu formatu digitalean soilik.