Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

14/12/2012

Katedralaren aterpetxea ia bete egingo da lehen aldiz, ateak ireki eta hilabetera

2012/12/14Eskautismoaren mendeurrena ospatzeko ekitaldiek ia leku guztiak bete ditu.Gainera, oso leku gutxi geratzen dira saskibaloiko Errege Kopako egunetan

              Vitoria-Gasteiz, 2012ko abenduaren 14a.- Katedralaren aterpetxea ia bete egingo da lehen aldiz, ireki eta hilabetera. Espainiako eskautismoaren mendeurrena ospatzeko ekitaldien eta partikularren beste erreserba batzuen ondorioz, asteburu honetan, beteta txartela zintzilikatu dugu ia-ia. 

 Inauguratu eta hogeita hamar egun barru, aterpetxearen okupazio-zenbakiak oso onak dira. Eskola-bidaian datozen eskola-umeen taldeak, Done Jakue Bideko erromesak eta Green Capital-a ezagutzera etorritako turistak izan dira lehen bidaiariak. Asteburu honetan, ia dena beteko da. Ostatu hartutako gehienak estatu osotik Espainiako eskautismoak mendea betetzen duela ospatzera etorritako eskaut taldeetako kideak dira. Gainerako oheak erreserba partikularrekin osatuko dira. Gaur, bihar eta igandean egin litezkeen erreserbak kontatu gabe, hiru ohe soilik daude libre. 

 Datozen hilabeteetan, itxaropenak oso onak dira. Gabon zahar gauaren aurreko astebururako erreserbak eginak daude eta aterpetxea ia beteta dago. Era berean, ikasketa-bidaietarako edo saskibaloiko Errege Kopa gisako kirol lehiaketetarako erreserba-eskaera asko jaso dira. Partidu-egun horietarako ia ez dago oherik.

  Katedralaren alboan, Aiztogile kalean, dagoen aterpetxeak 90 leku ditu eta 16,20 eta 25 euro arteko prezioak dituzte, denboraldiaren eta logela motaren arabera. Aterpekide-txartela dutenek % 5eko deskontua izango dute; Done Jakue bidea egiten ari diren erromesei, berriz, 10 euro soilik kobratuko zaie gaua. Horretarako, ordea, egiaztagiria zigilatuta aurkeztu beharko dute. Lekuak tamaina desberdinetako 16 logeletan banatzen dira (2, 3, 4, 6 eta 8 lekukoak) eta bi logela mugikortasun murriztuko pertsonentzat egokituta daude. Eskaintza, gehienez, lau lekudituen sukaldedun apartamentu txiki batekin osatzen da.

 Erreserbak eta azpiegitura honi buruzko informazio guztia www.alberguecatedral.com webgunean aurkituko duzue