13/02/07 Santa Maria Katedrala Fundazioak hitzarmena sinatu du Madrilgo exekutiboarekin, datozen bost urtetan gai horri buruz aholkatzeko
Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 7an.- Madrilgo Erkidegoak kultura-ondarea mantentzeko eta zaharberritzeko ´Obretan eta irekita´ eredua aplikatuko du egingo dituen esku-hartze guztietan.Santa Maria Katedrala Fundazioarekin sinatutako hitzarmenari esker, Gasteizko tenpluan erabilitako metodologia erkidego hartara esportatuko da, gizartea lanekin inplikatu asmoz.
2012an lankidetza zehatz bat egin ostean, bost urtez luzatuko den hitzarmena sinatuz hasi dugu urtea. Hitzarmenaren bidez, Madrilgo exekutiboak metodo hau ezarri eta garatuko du hitzarmenera egokitzen diren esku-hartze guztietan eta Fundazioaren aholkularitza jasoko du.Era beran, ´Obretan eta irekita´ eslogana erabili ahal izango du, Santa Maria Katedrala Fundazioak erregistratutako marka. ´Obretan eta irekita´ programa Santa Maria Katedrala zaharberritzen hasi zenean sortu zen, bai kultura-ondarearen beraren mantentzea, bai horretarako eta horregatik sortutako ezagutza ondasun publiko gisa hartu behar zirela sinetsita eta, beraz, herritarrak demokratikoki kudeatu eta emozionalki sartu behar zuela.Programaren azken xede hori 1998az geroztik aplikatzen da Gasteizen eta gizarteak monumentuak prebentiboki eta etengabe mantentzen aktiboki parte hartzean datza.
Alabaina, lema horren indarrak eta asmatzeak, askotan, haren errepliketan irisgarritasunari buruzko gaiak soilik hartu dira kontuan eta alde batera utzi dira beste alderdi metodologiko batzuk.Egoera horiek saihesteko, Santa Maria Katedrala Fundazioa akordio mota hauek izendatzearen alde egiten ari da.
Madrilekin sinatutakoan, Erkidegoak konpromisoa hartu du izendapen horren babesean egiten diren esku-hartzeak irizpen orokor hauen arabera egingo direla: Plan Zuzentzaile baten eta garapen-programa baten bidez esku-hartze integrala planteatuko dela; lantaldeen ezagutza demokratizatuko dela eta herritarrak modu didaktikoan eta lanak egiten ari diren denboran parte hartuko dutela.Madrilgo Erkidegoko hitzarmena dagoeneko adostutako beste lan batzuen ondoren dator. Adibidez, 2005ean Sevillako Gotzaindegiarekin adostu zen dagoeneko arrakastaz gauzatutako El Salvador Kolegiatako esku-hartzea; gaur egun, Calera de Las Huérfanas de Carmelon (Colonia, Uruguai) egiten ari direna edo Gesaltza Añanako Gatz Haranaren zaharberritze integrala.