Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

18/02/2013

´Milurteko ganga´ren giltzarriei buruzko hitzaldia Santa Maria Katedrala Fundazioaren eskutik

2013/02/18 Bihar, asteartea, izango da iluntzeko 20:00etan Goiuri Jauregian eta sarrera doan izango da

               Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 18a.- Santa Maria Katedralaren Katedraleko lanek giltzarri nagusiari aurre egingo diote datozen aste hauetan: Milurteko ganga eraikiko baita. Eraikuntza izugarri bat da, ezohikoa gaur egun eta, gainera, tenpluaren nabearen fisionomia aldatuko du. Xehetasunen berri emateko, Juan Ignacio Lasagabaster Fundazioko zuzendari-gerenteak eta Leandro Cámara zuzendari-teknikariak hitzaldia eskainiko dute bihar Goiuri Jauregian eta sarrera doan izango da. 

 ´Obretan eta irekita´© programak, aurten eta beste behin ere, zur eta lur utziko gaitu ganga lau izugarria nola eraikitzen den zuzenean ikusi ahal izango baitugu bisitan. Ganga hargintza-pieza handiekin egingo da, tenpluaren kripta bisitagarriak estaliko ditu eta presbiterioaren zorua izango da. "Milurteko ganga" (modu sinbolikoan jarritako izena) Markinako kareharri beltzeko 348 piezek osatuko dute. Pieza batzuk, gainera, 1.300 kilo baino gehiago pisatuko dute. XIX. mendetik hona hargintza-eraikuntzan egin ez den bezalako erakustaldi paregabean muntatu eta doituko dira piezak. Horrez gain, gainazal horren gainean, gurutzaduraren azpian, berreskuratu den mende bereko Neoklasiko estiloko harrizko aldarea jarriko da.

  Prozesuaren xehetasun guztiak bihar emango dira iluntzeko 20:00etatik aurrera Goiuri Jauregiko Martin de Salinas aretoan egingo den hitzaldi interesgarrian. Sarrera doakoa izango da aretoa bete arte.