Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

07/03/2013

´Katu bazen behin... Gasteizen´ liburuak Santa Maria Katedralaren sekretuak erakusten dizkie haurrei

2013/03/27 Euskaraz eta gaztelaniaz editatu da eta Katedralaren Bisitariak Hartzeko Zentroan eros daiteke  

             Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 7a.- Santa Maria Katedrala Fundazioak ´Katu bazen behin... Gasteizen´ aurkeztu du gaur. Haur-liburu didaktikoak Gasteizko tenpluaren sekretuak erakutsi nahi dizkie gazteenei. 

  ´
Noizbait Gasteizko Santa Maria Katedrala bisitatu baduzu, agian ikusiko zenuen ezkutuka ibiltzen den katu urdin bat. Ni nintzen, Katu!´. Horrela hasten da ´Katu bazen behin... Gasteizen´, Ainhoa Gomezek, Gasteizko Irakasle-eskolako irakasleak, neska-mutilentzat idatzitako liburu sail baten lehenengo alea. Ilustrazioak Ismael Garciarenak dira, EHUn Historian doktorearenak, eta Santa Maria Katedrala Fundazioaren zuzendaritzapean egin da. Biek ala biek harreman estua dute tenpluarekin. Urteetan jardun dute lankidetzan eta hori dela oso ondo ezagutzen dute zaharberritze prozesua.  
 
Katuren familiako belaunaldi asko bizi izan dira Santa Maria Katedralaren inguruan. Hori dela-eta, hainbat abenturetan tenpluaren historia, eraikitzea, arazoak eta zaharberritzea azalduko ditu. Horrez gain, irakurleei hamaika gai azalduko dizkie, besteak beste: XVIII. mendeko Gasteizko biztanleak nola bizi ziren, herrixkak izandako bilakaera, Erdi Aroko defentsa-sistemak edo arkeologiaren eta zaharberritzearen funtsak, artistikoa nola arkitektonikoa. Azalpenez gain, testuan txertatutako hainbat ariketa egongo dira, edukia berrikusi eta asimilatzeko. Gainera, liburuak ariketa plastikoak ditu; modu erraz eta dibertigarrian, ikasitako guztia barneratu eta islatzeko.

 
  Santa Maria Katedrala Fundazioak, gainera, iraganerako, orainaldirako eta etorkizunerako bidaia hau bakarka edo familian egin ahal izateko modukoa izan dadin nahi du. 

  Egileek, Iciar Lamarain, Euskara, Kultura eta Kirol sailburuak, eta Juan Ignacio Lasagabaster, Santa Maria Katedrala Fundazioko zuzendari-gerenteak gaur aurkeztu duten bildumaren lehen alearen gaztelaniazko 500 eta euskarazko 200 editatu dira. Arabako Foru Aldundiaren inprentan inprimatu dira eta 18 euroko prezioan salduko dira Bisitariak Hartzeko Zentroan (Buruileria plaza). Jarraitu eta gaztenentzat abentura-bilduma izan dadin nahi da.  
 
Gainera Creative Commons lizentziapean editatu da. Lizentzia horri esker, nahi duen orok deskargatu, kopiatu edo banatu dezake doan, betiere, merkataritza-xederako erabiltzen ez badu. www.catedralvitoria.com webgunean eskura daiteke.