Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

10/06/2013

Santa Maria Katedralaren elizpeak Luis Aramburu Eskolako ikasleen ikasturte-amaierako kontzertuak hartuko ditu aste honetan

2013/06/10  Parte-hartzaileen kopurua ikusita, bi saioa antolatu dira: ekainaren 13an eta 14an izango dira, 19:30etan

           Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 10a.- Vitoria-Gasteizko Luis Aramburu musika-eskolak Santa Maria Katedralean egingo du beste urtebetez ikasturte-amaierako kontzertua. Oraingo honetan, eta eskolan ikasten duten ikasle guztiek parte hartu ahal izateko, elizpean ostegunean, ekainaren 13an, eta ostiralean, ekainaren 14an, iluntzeko 19:30etan izango dira errezitaldiak.
 
Iaz bezala, ikasleek, hilabete hauetan Alde Zaharrean dagoen udal musika-eskolan musika ikasten aritu ostean, hainbat pieza joko dituzte eta ikasturtean zehar egindako aurrepenak erakutsiko dituzte.
 
Elizpeko tokiak mugatuak direnez eta, aurten, gutxi gorabehera 130 ikaslek parte hartuko dutenez, Santa Maria Katedrala Fundazioko eta Luis Aramburu eskolako ordezkariek bi saio antolatzea erabaki dute, horrela denek parte hartu ahal izateko.
 
Errezitaldiak datorren ostegunean eta ostiralean izango dira, 19:30etan. Sarrera doan izango da, baina gonbidapenarekin etorri beharko da. Bisitariak Hartzeko Zentroan lor daitezke gonbidapen horiek.