Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

17/06/2013

Andre Maria Zuria eta Santa Maria izango dira Katedrala Fundazioak antolatutako hitzaldiaren erdigune

2013/06/17 Emilio Ruiz de Arcaute eta Mercedes Cortázar zaharberritzaileek bi irudien sei mendeko historiaz, antzeko ezaugarriez eta dituzten desberdintasunei buruzko hitz egingo dute (Goiurin, 20:00etan)

              Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 17a. ´Andre Maria Zuria eta Gasteizko Santa Maria. Sei mendeko historia´ da Santa Maria Katedrala Fundazioak biharko antolatu duen hitzaldiaren izenburua. Iluntzeko 20:00etatik aurrera, Goiuri Jauregiko Martín de Salinas aretoan, Emilio Ruiz de Arcaute eta Mercedes Cortázar zaharberritzaileek bi irudiak konparatu eta biek dituzten antzeko ezaugarriak eta desberdintasunak azalduko dituzte.
 
Bi eskulturak XIV. mendekoak dira, egile ezezaguna dute garai hartan ohikoa den bezala, kareharri zurian zizelkatuta daude eta polikromatuta daude. Alabaina, bakoitzak bere bizia izan du.
 
Emilio Ruiz de Arcautek Andre Maria Zuria eskulturaren historia labur-labur berrikusiz hasiko du hitzaldia. Duela ia bost urte utzi zuen San Miguel elizako horma-hobia, bere distira guztia berreskuratzeko, Arabako Foru Aldundiaren Zaharberritze Zerbitzuan. Seiehun urte hauetan non egon den azalduko du, zein istripu izan dituen eta hasierako itxuratik nolako aldaketak izan dituen. Prozesu horri buruzko idatzizko eta argazkizko dokumentazio ugari gordetzen da.
 
Ez da gauza bera gertatzen Gasteizko Santa Mariarekin. Mercedes Cortázar zaharberritzaileak azalduko du nola figura horri dagoen informazioa Katedraleko elizpea eta bertako elementuak zaharberritzeko lau urtez egin den azterketari esker lortutakoa den. Zehazki, elizpearekin gertatu ez den bezala, Ama Birjina beti polikromatuta egon da. Sei mendeko historian, hainbat aldiz aldatu du itxuraz eta hamar aldiz polikromatu dute, baina uneoro bere kolorea osorik mantendu du.
 
Biek lagun izango dute Ricardo Sáez de Heredia, Andre Maria Zuriaren Kofradiako abadea. Erakunde horrek, aurten, 400. urteurrena betetzen du.

 Emilio Ruiz de Arcaute Arabako Foru Aldundiaren Zaharberritze Zerbitzuko goi-teknikaria da eta Mercedes Cortázar, berriz, Petras enpresakoa, tenpluko elizpea zaharberritu zuen taldeko kidea da, baita Andre Maria Zuriaren jatorrizko irudiaren harrian egindako erreplikaren polikromatua zaharberritu zuen taldekoa ere. Irudi hori, gaur egun, San Miguel parrokiako horma-hobian dago. Hitzaldia iluntzeko 20:00etan hasiko da Goiuri Jauregiko Martin de Salinas aretoan eta sarrera doakoa izango da lekua bete arte.