2013/06/21 Kontzertua datorren igandean, ekainaren 23an, izango da Valère Basilikan, Suitzako Sion herrian.Taldearen helburua musika historikoa interpretatu eta Fundazioaren musika-jardueraren enbaxadorea izatea da, ospe handiena duten eszenatokietan
Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 21a.- Suitzako Sion herria da Santa Maria Katedrala Fundazioaren Musika Kaperak naizoartean lehen errezitaldia egiteko aukeratu duen eszenatokia.Musika Kapera 2009an sortu zen eta musika historikoa interpretatzea du xede, katedraleko musika-artxiboa barne, baita Araban eta inguruan bizi diren musikarien kalitate profesionalaren isla izatea ere.
Gasteizko Carlos Mena kontratenore ospetsua izango da Valère basilikan ekitaldia zuzentzeko arduraduna. Juan Carlos De Mulder eta Pedro Estevan instrumentu-joleen laguntzarekin, ´Voglio di vita uscir´ interpretatuko dute. Musika barroko italiarrez eta espainiarrez osatutako programa da eta Ferrari, Sances, Mazzochi, Monteverdi, Hidalgo eta antzeko egileak interpretatuko dira, publiko eta kritiko espezializatuei ikaragarri gustatzen zaizkien estilo bertutetsua dutenak.
2008tik aurrera, XI. mendean eraikitako toki eder horrek antzinako musikan nabarmendutako artistia ezagunenak biltzen ditu ´Les riches heures de Valère´erakundeak antolatutako kontzertuetan. Erakundearen asmoa antzinako eta Barrokoko musikaren bikaintasuna ezagutaraztea baita.
Carlos Mena 1971n jaio zen eta kontratenore bikaineko bat da. Basileako (Suitza) Schola Cantorum Basiliensis eskolan ikasi zuen Richard Levitt eta René Jacobs irakasleekin. Musika-ibilbide oso zabal du eta opera-emankizunak eman ditu, paper nagusia antzeztuz, Salzburgoko jaialdian, Madrilgo Teatro Real-en, Bartzelonako Gran Teatre del Liceu-n, Bruselasko Mannaie antzokian eta Berlingo Staatsoper-en eta errezitaldiak egin ditu munduko areto ospetsuenetan, hala nola Vienako Musikverein-en, Buenos Airesko Teatro Colón-en, New York-eko METen, Berlingo Filarmonikan, Amsterdamgo Concertebow-n, Tokioko Opera City Hall-en edo Sidneyko Opera House-n. Era berean, diskografia zabala du eta irakaskuntzan ere denbora luzean ibili da.
Santa Maria Katedrala Fundazioak, bestalde, Musika Kapera berreskuratzeak xede du, halaber, katedralaren artxiboan dagoen ondare historikoa musikalki jotzeko berreskuratzea eta epe bakoitzean beste toki eta kultura batzuetan jo den musikarekin harremanetan jartzea. Horrela, gainera, ondare hori Arabako lurraldetik kanpo zabaltzen laguntzen du.