Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

26/09/2013

Bi idik tiratako gurdiak Ajarteko harrobitik Santa Maria Katedralera harriaren ekarrera gogoratuko du larunbatean

2013/09/26  Mendiolatik abiatuko da, han bilduko baita Ajartetik oinez datorren taldearekin. Aihotz Plazara 14:00etan iristea aurreikusten da

  

                 Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 26a.- Aurten ere, hirigune historikoan asteburu osoan zehar izango den Erdi Aroko Azokarekin batera, bi idik tiratako gurdiak modu tradizionalean Ajarteko harrobitik (Trebiñun) harri bloke handiak nola ekartzen ziren Santa Maria Katedralera gogoratuko dugu larunbatean, Erdi Aroan eraikitzen ari zirenean erabiltzen zuten garraioaz baliatuz. Eguerdiko 12:00etan abiatuko da Mendiolatik eta Aihotz plazara 14:00ak inguruan iritsiko da. Ekintza erakargarria da, zalantzarik gabe, ez soilik ibilaldia egin nahi izango dutenentzat, baita egun horretan Erdi Aroko almendra bisitatuko duten guztientzat ere.
 
Ekimen hau ospatzen den zazpigarren urtea da, eta Santa Maria Katedralak urtero, irailean, Ajartera antolatzen duen ibilaldiaren parte da, ´Harriaren Bidea´ programaren barruan. Hilak 14an egindako ibilaldia eta gero, Iurretako idi parea izango da protagonista larunbatean. Itzainarekin batera, Ajartetik oinez datorren taldearekin bat egingo dute.
 
Mendiolatik, non urtero herriko biztanle ugari biltzen dira jarduera pintoresko honi dena emateko, eta animaliek markatutako erritmoan, Olarizuko parkera hurbilduko dira eta, jarraian, Jauregilanda, Iturritxu, Zumabide, Domingo Martinez de Aragon, Araba, Agirre Miramon, Juan Ibañez de Santo Domingo, San Antonio, Becerro de Bengoa, Prado, Andre Maria Zuriaren eta Mateo Moraza kaleetatik eta San Frantzisko aldapatik, Aihotz plazara iritsi arte. Taldea pasatzen ikusteaz gain (eta pertsona ugari jantzi tradizionalekin jantziko da, gainera), nahi duena ibilaldiaren edozein unetan bildu ahalko da taldera, eta Aihotz Plazara arte paseatu. Oso erakustaldi erakargarria izango da larunbatean Erdi Aroko Azoka bisitatuko duten milaka pertsonentzat.