2013/11/13 Katedralaren aterpetxeak martxan jarri zela lehen urtebete beteko da datorren ostiralean.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 13a.- Katedralaren aterpetxeak martxan jarri zela lehen urtebete beteko da datorren ostiralean, hilaren 15ean, eta ate irekiko jardunaldi batekin ospatuko du, nahi duen orok eta oraindik ezagutzen ez duen orok ezagutu dezan. Jardunaldia 11:00etan hasiko da eta 21:00ak arte luzatuko da.
Hiriaren Hirigune Historikoan dago, tenpluaren gerizpean, Aiztogile kalean, eta hamabi hilabete hauetan 9.000 pertsona inguru hartu ditu eta horietatik 330 Done Jakue bideko erromesak ziren. Aterpetxeak 90 leku eskaintzen ditu eta balorazio ona jasotzen ari da sare sozialetan (adib., 9,1 booking-en). Prezioak 16,20 eta 25 euro artekoak dira, denboraldiaren eta logela motaren arabera. Logela bikoitzak, bi pisu dituztenak edo Santa Mariako beirateetara bistak dituzten logelak izan dira gehien eskatutakoak. Hirian antolatu diren ekintzen ondorioz, hala nola, Saskibaloiko Errege Kopa, Azkena Rock, Andre Maria Zuriaren jaiak, Gasteizko Guduaren urteurrena edo familia ugarien kongresua, aterpetxea guztiz bete da.
Aterpetxera etorritako gehienak beste erkidego batzuetatik etorri dira. Atzerritarren artean, gehienak frantsesak eta ingelesak izan dira (azken horiek Gasteizko Guduaren urteurrena zela-eta etorri ziren), nahiz eta Hegoafrika, Australia, Japonia edo Estatu Batuetatik etorri denik ere izan den. Aipatu ekintzetara etorri direnez gainera, ikasbidaian (adibidez, Sevillatik, Bartzelonatik eta Marokotik) etorri direnak eta ezintasunak dituzten pertsonekin eta kirol-federazioek antolatutako bidaia-antolatuak nabarmentzen dira.