2013/12/07 Monumentuari buruzko informazio-sistema bat da eta Gasteizko tenpluaren inguruan sortutako dokumentazioa eta zaharberritze-lanen inguruko datuak biltzen ditu. Ondorioz, ezinbesteko tresna da Katedralaren mantentze-lanetarako
Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 17a.-Santa Maria Katedrala Fundazioakmonumentuari buruzko informazioaren sistema digital konplexua garatu du, eta besteak beste, egindako esku-hartze guztiak erregistratu edo tenpluko harri guztiak banan-banan sailkatzen ditu. Iñaki Korosok, sistemaren garatzaileak, tresnaren iragana eta etorkizuna aipatu ditu gaur Goiuri Jauregian izan den hitzaldian.
Fabrika-liburuaren (eraikin erlijiosoetan erabilitako kontabilitate-liburua, sortu denetik egindako lan guztiak xehetasun osoz justifikatzen direnak) alegoria erabiliz, Santa Maria Katedrala Fundazioak bere fabrika-liburua sortu du eta kasu honetan digitala da. Katedralaren informazio historikoa, bere ezaugarri geometrikoak, azken urteetan egindako ikerketak eta zaharberritze-lanetan sortutako dokumentazio guztia erregistratu eta sailkatzen duen tresna informatikoa da.
MISek (Monumentuari buruzko Informazio Sistemak) hiru dimentsiotako modeloa darabil eta bertan eraikina osatzen duten harri guztiak agertzen dira banan-banan eta, horrez gain, azken hamabost urteetan egindako esku-hartzeen eta indusketen berri jaso da. Hamarka azterketek, ehunka dokumentuk, milaka erregistrok eta hamar milaka argazkik datu-base bat osatzen dute eta erabiltzaileak xehe-xehe ezagutu, kudea eta planifika dezake monumentuaren zaharberritzea.
Gainera, etorkizunera begira, zaharberritzearen dokumentazioaren informazio- eta kudeaketa-sistema gisa balio izateaz gainera, eraikuntza honen eta bere antzeko egoeran dauden beste eraikin batzuk mantzentzeko tresna proaktibo ere bihurtu nahi da. Hemendik aurrera, MISi esker, beste zaharberritze batzuk egiten ari diren profesionalek txostenak eta azterketak kontsultatu eta kontrastatu ahal izango dituzte eta, horrela, haientzako ere gisa bihurtuko da. Zentzu horretan, Fundazioa, une honetan, alde batetik, linean kontsultatzeko tresna bat egiten ari da eta, bestetik, ondare historikoa zaharberritzen ari diren instituzio eta erakundeetik elkarlanean ari da.
Katedrala ez da amaitzen
Gaurkoa ´Katedrala ez da amaitzen´ zikloaren bigarren hitzordua izan da. Lehena azaroaren 27an izan zen eta Juan Ignacio Lasagabaster, Santa Maria Katedrala Fundazioaren zuzendaria eta Leandro Cámara, arlo teknikoko arkitekto arduraduna, izan ziren hizlari. Zaharberritze-lanen bi arduradunek tenplu zaharrean egiteke dauden esku-hartzeen aurrerapen bat egin zuten.