2013/12/20 11 urtez azpikoiei zuzendutako lehiaketa honen hirugarren edizioan, 223 proposamen aurkeztu dira, eta orain arteko parte-hartze errekorra hautsi da
Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren XXa.- Santa Maria KatedralaFundazioak haur-lehiaketa irabazi duten postalekin zorionduko ditu beste behin Gabonak. 3 eta 11 urteko neska-mutilen sormena eta tenpluarekin duten konplizitatea ikusi ostean, hirugarren edizio honetan aurkeztutako 223 lanetatik bost saritu dituzte erakundeko arduradunek. Aurkeztutako lanen kopuruak errekor berria ezarri du urteroko deialdi honetan.
Jaiotza, elurra, Gabonetako zuhaitza edo Belengo izarra izan dira Gasteizko tenpluaren bidaide gaztetxoenen sormen-erakustaldi honetan. Aurtengo lemak, ´Zu Santa Maria Katedralean´, hiriaren egunerokoaren zati eta bere historia biziko pieza garrantzitsu bihurtu den proiektuari buruz zuten iritziak modu grafikoan islatu nahi zituen.
Bidalitako postal guztien artean, lehen kategorian (3 eta 5 urte arteko partaideek osatutakoa) aurkeztutako bi lan saritu ditu epaimahaiak, eta 6 eta 11 urte arteko neskek egindako beste hiru. Azken horiek bigarren kategoria bat osatzen zuten.
Parte-hartzaile bakoitzak edozein ohiko marrazketa-teknika erabiliz egindako bi marrazki orijinal eta berri aurkez zitzakeen, gehienez. Ez zen lan digitalik onartzen. Eta euskarazko eta gaztelaniazko mezuak gehi zitzaketen. Deialdiaren xedea, dibertituko zituen ekimen bat izateaz gainera, beren sormena garatuaraztea zen tenplu zaharra Gabonekin lotuz.