Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

13/01/2014

Ubedako San Lorenzo eliza ´Obretan eta irekita´ metodora gehitu da

2014/01/13  Santa Maria Katedrala Fundazioak hitzarmena sinatu du Huerta de San Antonio Fundazioarekin, datozen bost urtetan aholkularitza emateko.

              Vitoria-Gasteiz, 2014 urtarrilaren 13an.- Ubedako (Jaen) San Lorenzo elizaren zaharberritzea izan da Santa Maria Katedrala Fundazioak erregistratutako ´Obretan eta irekita´ metodora gehitu den azken ekimena. Arabako erakundeak hitzarmena sinatu du Huerta de San Antonio Fundazioarekin, zaharberritze-lanen sustatzailearekin. Ondorioz, tenplu andaluziarreko lanak Gasteizen abian jarritako kultura-ondarea mantentzeko eta zaharberritzeko ereduaren arabera exekutatuko dira.

 Akordioa bost urtez luzatuko da eta Andaluziako erakundeak konpromisoa hartu du ´Obretan eta irekita´ izendapenaren barruan egiten diren esku-hartzeak printzipio orokorren arabera gauzatuko direla, hau da, esku-hartzea Plan zuzentzaile baten eta hura garatzeko garapen-programa baten bidez gauzatzea; kaudimena eta zehaztasun metodologikoa azterketan; ezagutzaren demokratizazioa lan-taldeetan, eta ezagutzaren gizarteratzea herritarren parte-hartze aktiboarekin.
 
Santa Maria Katedrala Fundazioak, bestalde, hitzarmeneko esku-hartzeak martxan jartzeko, garatzeko eta dibulgatzeko behar den aholkularitza emateko eskaintzen du bere burua, baita hitzarmenak irauten duen bitartean esperientziak trukatzen laguntzeko ere.
 
´Obretan eta irekita´ programa Santa Maria Katedrala zaharberritzen hasi zenean sortu zen, bai kultura-ondarearen beraren mantentzea, bai sortutako ezagutza ondasun publiko gisa hartu behar zirela sinetsita eta, beraz, herritarrak demokratikoki kudeatu eta emozionalki sartu behar zuela. Azken helburua gizartea aktiboki tartean sartzea da, bere monumentuak prebentiboki eta etengabe mantentzean; horrela, egiteko hori berezko jarduera didaktikoa eta kulturala bihur dadin.
   
Laurogei urte itxita

San Lorenzo elizak ia laurogei urte daramatza gurtzarako itxita eta 2003an Gizadiaren Ondare izendatutako Ubedak dituen eraikuntza historikoen katalogoko ezezaguna da. Bizilagunen mobilizazio handi batek Huerta de San Antonio Fundazioa eraikina berreskuratzeko proiektuan nahastea bultzatu zuen. Egitura egonkortzeko presazko lehen esku-hartzeak 240.000 € aurrekontua du. Ondorengo faseetan gune bakoitza pixkanaka-pixkanaka nola zaharberritu aztertuko da. Horrez gain, eraikina helburu kulturaletarako nola egokituko den ere aztertuko da, Gasteizko ereduari jarraiki.

Proiektuaren xedea Ubedako historia ulertzeko funtsezko ondare bat biziberritzea, bisitarien gozamenerako prestatzea eta elementu dinamizatzaile, ekonomiko, sozial eta kultural bihurtzea da. Zortzi mendetako historia du. Mezkita primitiboa izan zen eta, ondoren, kristauen kulturako egokitu zen, XIII. mendean hiria konkistatu zenean. Gerra Zibilean jasako suntsiketen ostean itxi egin zen eta, geroago, behartsuen etxe, biltegi edo artisten estudio gisa erabili zen. Granadako gerran nazariten kontra parte hartu zuten nobleen familia ugari bizi ziren hiriko auzo zaharrenetako batean dagoenez, elizak egitura xumea du baina modu aberatsean hornituta dago. Kriptetako eta kaperetako hobietan jarraitzen dute Ubedako nobleziaren zati handi baten hondakinek.
 
Huerta de San Antonio Fundazioak (Ubeda, 2013ko apirila), berriz, fundatzaileen (Antonio, Nicolas eta Manuel Berlanga Martinez anaiak) familia-baratzetik hartu zuen bere izena. Ardura sozial eta kultural batetik jaio zen, hiriak garai batean inguratzen zuen baratze-ingurabidearekin zuen elkarrizketaren historia berreskuratzeko asmoak, baita beste errealitate batzuekin harremana estutzeko asmoak ere.
 
Hitzarmen hau beste esku-hartze batzuek egiteko sinatutakoei gehitzen zaio: Sevillako Artzapezpikutzarekin El Salvador Kolegiatan gaur egun jada gauzatutako esku-hartze batzuek egiteko sinatutakoa; Gesaltza-Añanako (Araba) Gatz Harana osorik berreskuratzeko sinatutakoa, duela gutxi, gainera, UNESCOren Gizadiaren Mundu Ondarean sartzeko proposatu zen; Calera de Las Huérfanas-ekin Carmelo (Colonia, Uruguai) hirian sinatutakoa edo Madrilgo Erkidegoko Ondare Zuzendaritzak bultzatutako zenbait esku-hartze.