Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

24/02/2014

Jainkoari hitz egin, Jainkoari buruz hitz egin, Santa Maria Katedralaren hitzaldi-ziklo berria

2014/02/24 Vitoria-Gasteizko Teologia Fakultatearekin sinatutako hitzarmen baten esparruan, zortzi saio antolatu dira, Jainkoarekin komunikatzeko aukerari buruz hitz egiteko.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 24a.- "Jainkoari hitz egin, Jainkoari buruz hitz egin" izenburua jarri zaio Santa Maria Katedrala Fundazioak bihar Goiuri Jauregian hasiko duen hitzaldi-ziklo berriari. Vitoria-Gasteizko Teologia Fakultatearekin sinatutako hitzarmen baten esparruan, zortzi saio antolatu dira, Jainkoarekin komunikatzeko aukerari buruz hitz egiteko.

  "Katedrala Ezagutzen" zikloaren ondoren, Santa Maria Katedrala Fundazioak erregistroa aldatu du, eta, hiriburu arabarraren Teologia Fakultatearekin lan eginez, ziklo interesgarri bat antolatu du, non hainbat jakitunek Jainkoarekin komunikatzeko aukerari buruz hitz egingo duten, alderdi oso desberdinetatik, hala nola teología, erlijioaren fenomenología, arkitektura, ikonografia, edo liturgia, besteak beste. Zehazki, bihartik hasita, ekainaren 17ra arte, zortzi hitzaldi programatu dira. Otsailaren 25ean, martxoaren 11n eta 25ean, apirilaren 8an, maiatzaren 6an eta 20an, eta ekainaren 3an eta 17an egingo dira. Hitzaldi guztiak egingo dira Goiuriko Jauregian, arratsaldeko 8etan, eta sarrera librea izango da lekua bete arte. 

Lehenengo bi hitzaldiak Jainkoarekin komunikatzeko aukerari buruz izango dira, Teologiaren bitartez eta Erlijioaren Fenomenologiaren bitartez. "Teologia eta komunikazioa Jainkoarekin" izenburuarekin, Teologia Fakultateko Jesús Martínez Gordo irakasleak bihar emango du bere hitzaldia. Martxoaren 11n Salamancako Eliz Unibertsitateko Juan de Dios Martín Velasco irakasle emerituaren txanda izango da, eta "Fenomenologia eta komunikazioa Jainkoarekin" izenburuko hitzaldia emango du.

Zikloaren bigarren zatia, "Jainkoari hitz egin: lekuak eta moduak" gaiaren inguruan garatuko da, eta bertan aztertuko dira gune erlijiosoak, erlijio-artea bere adierazpen ezberdinetan, eta liturgia. Horren esparruan, martxoaren 25ean, Donostiako Iesuren parrokiako Jesus Mari Zabaleta parrokoak erlijio-arkitekturari buruz hitz egingo du Jainkoarekin harremanetan egoteko gune gisa. Jada apirilean, zehazki 8an, Errioxako Unibertsitateko Jose Javier Okariz irakasleak kristau-ikonografiari buruz hitz egingo du. Bloke hori maiatzaren 6an amaituko da, hiriko Teologia Fakultateko Jose Antonio Goñi irakaslearen "Liturgia, Jainkoarekin harremanetan egoteko bidea" izenburuko hitzaldiarekin.

Azkenik, hirugarren blokeari "Jainkoari buruz hitz egin: fedea eta transmisioa" izena jarri zaio, eta ebanjelioekiko fedean, fedearen dimentsio samariarrean, eta Francisco Evangelii Gaudium aita-santuaren azken erretolika apostolikoaren inguruko hitzaldiak egingo dira, Gasteizko Teologia Fakultateko hiru irakasleren eskutik. Maiatzaren 20an, José Antonio Badiola jaunak "Fedea eta jarraitzaileak ebanjelioetan" hitzaldia emango du. Ekainaren 3an José Ignacio Callejaren txanda izango da, eta "Fedearen tasuna: fede samariarra" hitzaldia emango du. Zikloa ekainaren 17an amaituko da, Angel Maria Navarro jaunaren "Francisco aita-santuaren lanetan eta irekia eliza" hitzaldiarekin.