Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

03/07/2014

Coro arteSonadoren kontzertua bihar izango da, Santa Maria Katedraleko Elizpean

2014/07/03 Kontzertua 8.30etatik aurrera izango da eta sarrerak Katedraleko Bisitarien Harrera Gunean jaso daitezke.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 3a.- Santa Maria Katedralaren elizpeak arteSonado abesbatzaren kontzertu bat hartuko du bihar. Talde ospetsua da eta bere errepertorioan biltzen ditu Errenazimenduko polifoniak nahiz XXI. mendeko musika. Sarrera doan izango da, baina gonbidapenak jaso behar dira tenpluaren Bisitariak Hartzeko Zentroan.

ArteSonado taldeak 2012an hasi zituen bere entseguak Madrilgo Abesbatza Eskolan, Rodrigo Guerrero maisuaren zuzendaritzapean, eta taldeko kideen musikarekiko zaletasunari eta hori adierazteko erraztasun eta sentsibilitateari esker sortu zen abesbatza. Hamabost ahots finkok osatzen dute taldea, gehi adin eta jatorri artistiko ezberdinetako kolaboratzaileek. Horri esker, maila handiko musika-proposamenei ekiteko potentziala duen abesbatza sortu da.

Hasiera artistiko laburra eta bizia izan zuen, eta, besteak beste, 2012ko abenduan Via Magna Jaialdiaren Amaiera Ekitaldian abestu zuten. Hasiera horren ondoren, 2013ko otsailean, koru-taldea proiektu berri batean murgildu zen, arteSonado Abesbatza izenarekin. Hamabost ahots finkok eta adin eta jatorri artistiko ezberdinetako kolaboratzaileek osatzen dute taldea, horietako batzuk musika-prestakuntza eta koru-esperientzia egiaztatuarekin. Beste batzuen kasuan, musikarekiko ilusioak eta maitasunak eta beren bizitzan musikak esan nahi duenak bultzatu ditu proiektuarekin batera haztera eta partekatzera. Horri esker, maila oneko musika-proposamenei ekiteko potentziala duen korua sortu ahal izan dute, non koru-musika beste arte-modalitate batzuekin lotzen den. Taldearen errepertorioan biltzen dira Errenazimenduko polifoniak nahiz XXI. mendeko musika.

Kontzertuaren programa
O Jesu Christe (J. van Berchem)
Ave verum (W. Byrd)
Sicut cervus (G.P. da Palestrina)
O quam gloriosum (T.L. de Victoria)
Cantate Domino (C. Monteverdi)
Thou knowest, Lord (H. Purcell)
Exultate Deo (A. Scarlatti)
Herr nun laessest du (F. Mendelsshon)
Beati quorum via (Ch.V. Stanford)
O sacrum convivium (L. Molfino)
Ave María (X. Sarasola)
O Maria maris stella (W. Hawley)

Zuzendaria: Rodrigo Guerrero
Sopranoak: Juana Molinero, Julia Monje eta Marta Guijarro
Kontraltoak/Mezzosopranoak: Elena Salcedo, Rosa Gálvez eta Araceli Blanco
Tenoreak: Rafael Álvarez, David Iglesias eta Iñigo Pérez de Heredia
Baxuak: José Gamo, Paco González eta Pablo Guerrero

Kontzerturako sarrera doan izango da, baina gonbidapenarekin etorri beharko da. Jada eskuragarri daude Katedralaren Bisitariak Hartzeko Zentroan (Buruilleria Plaza).