Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

26/07/2014

EMSOC musika-elkartearen kontzertua egongo da entzungai larunbatean Santa Maria Katedraleko erdiko nabean

2014/07/26 El concierto será a las 20.00h en la nave de la Catedral. Las invitaciones se podrán recoger en el Centro de Acogida al visitantes de la Catedral.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailak 24.- EMSOC (European Medical Students’ Orchestra and Choir) musika-elkartearen kontzertua egongo da entzungai larunbatean Santa Maria Katedraleko erdiko nabean. Medikuntzako ikasleek eta Europako mediku gazteek osaturiko taldea da. Sarrera doan izango da, baina gonbidapenak jaso behar dira tenpluaren Bisitariak Hartzeko Zentroan.

EMSOC urtero medikuntzako ikasleak eta mediku gazteak elkartzen dituen nazioarteko kultura-proiektua da, topaleku izango den herrialde batean kontzertu bat prestatzean datzana. 1993an sortu zen elkartea, musikazaleak ziren medikuntzako ikasleak lehen aldiz Wurzburg-en (Alemania) elkartu zirenean. Parte-hartzaileen kopurua handituz joan da urtero, eta Berlin, Londres, Ljubljana, Budapest, Erroma, Bartzelona eta Pragan eskaini dituzte kontzertuak dagoeneko.

Oraingoan, Santa Maria Katedralera etorriko dira Fauré eta Mendelssohn konpositoreen lanak interpretatzera. Margarita Lorenzo de Reizábal da taldearen zuzendaria. Anna-Katharina Kalmbach alemaniarrak zuzenduko du abesbatza eta Garbiñe Abendaño (sopranoa) eta Patxi García (baritonoa) izango dira bakarlariak. Orkestrak honako atal hauek ditu: biolinak (13 kide), biolak (3), txeloak (5), kontrabaxua (1), organoa (1), oboeak (2), flautak (3), klarineteak (2), fagotak (2), tronpa (3), tronpetak (2), tronboiak (2) eta soprano, tenor, baxu eta altuek osaturiko hogeita hamar bat laguneko abesbatza. Herrialde askotako kideak daude, besteak beste, hungariarrak, poloniarrak, holandarrak, espainiarrak, errumaniarrak, esloveniarrak, suitzarrak, britainiarrak, alemanak, eslovakiarrak, txekiarrak, turkiarrak eta kroaziarrak.

Kontzertuaren programa

- G. Fauré (1845-1924)
Pabana, op. 50
Réquiema, op. 48

- F. Mendelssohn-Bartholdy (1809-1847)
42. salmoa, op. 42


Kontzerturako sarrera doan izango da, baina gonbidapenarekin etorri beharko da. Jada eskuragarri daude Katedralaren Bisitariak Hartzeko Zentroan (Buruilleria Plaza).