2014/09/01 Kontzertuak 20:15ean hasiko dira, eta haietarako gonbidapenak, eserlekuak bete arte, Kultura Sailak Probintzia plazan dituen bulegoetan jaso ahal izango dira, datorren ostegunetik –irailak 4– aurrera.
Gasteiz, 2014ko irailaren 1a. Euskara, Kultura eta Kirol Saileko diputatu Iciar Lamarainek Arabako Antzinako Musika Astea aurkeztu du gaur goizean, zeina Santa Maria katedralean egingo den irailaren 9tik 12ra. Aurtengoa, 32. edizioa da
eta, horren harira, hau esan du Lamarainek: "ekitaldi hori jada klasikoa da udan gure lurraldean, eta amaiera emango die udako hilabete hauetan egin diren beste ziklo batzuei, hala nola Organo Jaialdiarenari edo Musika Klasikoarenari,
oso errotuta daudenak arabarren artean. Gainera, oraingoan ere kalitate nabarmeneko programa izango du Arabako Antzinako Musika Asteak".
Kontzertuak, ohi denez, 20:15ean hasiko dira, eta haietarako gonbidapenak, eserlekuak bete arte, Kultura Sailak Probintzia plazako 5ean 3. solairuan dituen bulegoetan jaso ahal izango dira, datorren ostegunetik -irailak 4- aurrera,
08:15etik 14:30era. Bi gonbidapen emango dira, gehienez, pertsona eta kontzertuko.
Zikloa irekitzeko Sevillako Orkestra Barrokoa izango dugu, talde txikian etorriko dena. Talde horrek Musikaren Sari Nazionala eskuratu zuen 2011n antzinako musikaren interpretazioan, Enrico Onofri biolin jotzailea buru zeukala, eta
oraingoan La Follia programa aurkeztuko digu Corelli, Caldara, de Castro eta Vivaldiren lanekin.
Asteazkenean, irailak 10, Ludovice Ensemble eta Joana Seara eta Eduarda Melo sopranoak arituko dira. Fernando Miguel Jaloto izango da zuzendaria, eta XVIII. mendearen lehen zatiko eskuizkribu portugaldarretan jasoriko duetto eta arien
errepertorioa emango dute. Esan behar da garai hori dela Portugalgo musikaren garairik bikainenetarikoa.
Ostegunean, irailak 11, Les Sacqueboutiers de Toulouse izango ditugu, eta adituek eta publikoak diotenez haize ensemblerik onenetarikoa da, antzinako musika instrumentalean espezializatua. Veneziar programa bat eskainiko digute,
"Instrumentuak elkarri hizketan” izenekoa, eta lau instrumentu oihartzunean joka ariko dira.
Antzinako Musika Astearen edizio honi amaiera emateko Segoviako Capilla Jerónimo de Carrión taldea izango dugu. “Kapera maisuak, XVII. mendeko bidaiariak” izeneko proposamena ekarriko digute, eta batez ere Miguel de Irizar du oinarri.
Kapera maisua zen hura, eta Segoviako katedraleko plaza bete aurretik Santa Maria katedralean egon zen. Alicia Lázarok burututako ikerketa lanari esker berriz ere entzun ahal izango dugu haren maisutasuna musika konposizioan estilo