Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

10/11/2014

Santa Maria katedralak SFMF Gospel, Enol eta Santorcariz abesbatzen emanaldia izango du larunbatean

2014/11/10 Kontzertua 20:00etan hasiko da, eta Zirkuluko bazkideek jada eskuragarri dituzte gonbidapenak Katedralaren Bisitariak Hartzeko Zentroan

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 10a.- Santa Maria Katedralaren nabe zentralak musika-proposamen interesgarri bat izango du larunbatean. 'Kontzertua eta irekia' zikloaren esparruan, hiru talderen emanaldiekin gozatu ahal izango dugu: Song For My Father Gospel abesbatza, Enol abesbatza, eta Santorcariz abesbatza. Sarrera doan izango da, baina gonbidapenak jaso behar dira tenpluaren Bisitariak Hartzeko Zentroan. 

 

Song For My Father (SFMF) Gospel abesbatza 2011. urtean sortu zen, Getafeko eliz batean, horren zuzendari Lola López andrearen ekimenari esker. Jatorrizko ideia zen "Jainkoa gorestea modu alai eta adierazkor batean, Espainiako eliz katolikoetan oso gutxi ikusten den musika-genero baten bitartez", abesbatzan adierazten dutenez. Gaur egun, 30 kide baino gehiago ditu, eta instrumentu-banda propioa dauka. Elkarrekin, GKEen eta kultur-erakundeen aldeko emanaldiak egiten dituzte.

 

Era berean, eszenatokira igoko da Enol abesbatza, 1988. urtean Gasteizko Asturiasko Zentroan sortutako taldea. Berrogei ahots mistok osatzen dute. Askotariko errepertorioa dauka, eta musika polifonikoa interpretatzen dute, baita eliz- eta herri-abesti sorta handi bat, gabon-kantak eta eskualde-folkloreko abestiak ere. 2011. urteaz geroztik, Jesus Miguel Etayo gitarrista birtuosoa da horren zuzendaria.

 

Kontzertua osatzeko, Santorcariz Abesbatzaren emanaldia izango dugu. 2007an sortu zen abesbatza, Iruña Okaren inguruko pertsona talde kantuzale baten ekimenez. Orduz geroztik, kontzertuetan eta abesbatza-trukeetan abestu dute, herri kopuru handi batean, eta garai eta estilo guztietako gaiak biltzen dituen errepertorio dute, besteak beste habanerak, eliz-musika edo zarzuela bilduz. Abesbatzaren zuzendaria Tomás Ollo da; irakaslea, tronpeta-jolea, organo-jolea eta pianista.

 

Kontzertuaren programa

 

SFMF abesbatza


- God is great (Darwin Hobbs)

- I got a testimony (Rev. Clay Evans and The AARC Mass Choir)

- New song (Darwin Hobbs)

- The presence of the Lord (Byron Cage)

- He's a Keepa (Rodnei Bryant)

- Lord, send a revival (Hymn-Sister Act2 bertsioa)

- Still a friend of mine (Ezezaguna)

- Golden (Jill Scott)

- Man in the mirror (Michael Jackson)

- Oh happy day (Edwin Hawkins)

- The blood still works (Malcolm Williams)

 

ENOL abesbatza

- Oh Santísima (Koru siziliarra)

- Xana (Pin de Pría)

- Kitolis (Luis Aramburu)

- La Paloma (Sebastián Iradier)

 

SANTORCARIZ Abesbatza

- Locus Iste (Anton Bruckner)

- Notre pere (Maurice Duruflé)

- Iam Lucis (Anton Bruckner)

- Goizian Argi Astian (Pierre Bordazarre Etxahun-Iruri)

 

  

Kontzerturako sarrera doan izango da, baina gonbidapenarekin etorri beharko da. Jada eskuragarri daude Katedralaren Bisitariak Hartzeko Zentroan (Buruileria plaza ). Bazkideek lehentasuna izango dute eskuratzeko asteazkena arte. Ostegunetik aurrera jende ororen eskura egongo dira. Bi sarrera banatuko dira pertsona bakoitzeko.