Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

24/11/2014

-Proiektu baten ametsa- hitzaldia Forondako Andetxako elizan

2014/11/24 Santa Maria Katedrala Fundazioak hainbat urte daramatza zaharberritze-prozesuan dauden askotariko monumentuekin lankidetza-hitzarmenak egiten, lanek iraun bitartean bisitak egin daitezen sustatzeko.

Hizlaria: Xabier Egaña

Asteartea, azaroak 25, 20etan

Goiuri Jauregia
  

Santa Maria Katedrala Fundazioak hainbat urte daramatza zaharberritze-prozesuan dauden askotariko monumentuekin lankidetza-hitzarmenak egiten, lanek iraun bitartean bisitak egin daitezen sustatzeko. "Lanengatik irekita" izenekoek, Santa Marian gertatzen den bezala, martxan diren esku-hartze nabarmenak in situ ikusteko aukera eman nahi diote jendeari.

 

Gasteiztik oso gertu, Forondako Andetxan, mural-proiektu interesgarri bat dute martxan Done Mikel elizaren barruan, "Bizitzarako margolanak" izenekoa. Egilea Xabier Egaña da, euskal artista ospetsua, eta bere obraren bidez, tenpluaren barrualdea beste era batera gaurkotu nahi du. Hain zuzen ere, ikonografia berria sartu du arte-hizkuntza garaikideak erabilita egindako zertzeladen bidez, XVI. mendean zehar Araban garatu zen ikonografiarekin lotuta.

 

Topaketak Katedralean programaren barruan dagoen hitzaldi honetan proiektu honen xehetasun guztiak eskeiniko ditu.