Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

04/12/2014

Katedralak beteta kartela eseki du zubirako eta bisita-talde gehigarriak gaituko ditu

2014/12/04 Erreserba asko egiaztatu dira, eta horren arabera aurreikusten da asteburuetan izaten diren eguneko 12 taldeetatik 24 edo 25 taldera igaroko dela 

Santa Maria Katedrala bisitariz beteta egongo da hurrengo asteburuan. Konstituzio Egunaren eta Sortzez Garbiaren ospakizunek, larunbatean eta astelehenean, hurrenez hurren, bidaiarientzat neguko erakargarritasun bihurtu den jaiegun-zubi bat sortu dute. Bisita gidatuetarako orain arte jaso diren erreserbek beteta kartela eseki dute, eta talde gehigarriak gaitzen ari dira eskariari erantzun ahal izateko. Azken momentuko erreserba ohikoa bada ere, Bisitariak Hartzeko Zentroak dagoeneko osatu egin ditu aurreikusitako taldeak: tenpluaren barrunbeak ikusteko asteburu normal batean antolatzen diren eguneko 12 taldeetatik, zubi honetan 24 edo 25 taldera iristea espero da.

Profila nazionala da batez ere, probintzia mugakideetatik etorritakoak nagusituz, eta, era berean, bisitari asko hurbiltzen dira Madrilgo eta Kataluniako Erkidegoetatik.

Ekainean gurtzarako ireki zen berriro tenplua, baina horrek ez du txikitu zaharberritze-lanak in situ ikusteko interesa, eta Santa Maria Katedralak hiriko turismo-erakargarritasun nagusia izaten jarraitzen du. Era berean, bisitek eta erlijio-ekitaldiek bizikidetza sinkronizatu bati eusten diote. Horrek aukera ematen du goizeko 10etatik arratsaldeko 7ak arte eskaintza zabal bat izateko, taldeen artean 15 minutuko txandak eginez.