2015/02/24 María José Aranak emango du hitzaldia eta arratsaldeko 20.00etan, Goiuri jauregian izango da
Erlijioa eta bizikidetza. Erlijioen ekarpena munduaren gizatiartzean izenburuarekin, eta berriz ere Vitoria-Gasteizko Teologia Fakultatearen lankidetzarekin, Goiuri Jauregiak hitzaldi-ziklo bat hartzen du, munduan jende gehienak praktikatzen dituen erlijioak publikoari hurbiltzeko asmoz.
Otsaileko saioa 24an izango da, eta Vitoria-Gasteizko Teologia Fakultateko irakasle emeritu eta lekaime Maria Jose Aranaren presentzia izango dugu, Ekialdeko erlijio mistikoak: budismoaren eta hinduismoaren ekarpena humanismora izenburuko hitzaldia emango duena