Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

25/03/2015

Hitzaldia: Kristautasun irakiarra: martirio-hondarra, bizikidetzako testigantza

2015/03/25 Raad Salam Naamanek emango du hitzaldia eta arratsaldeko 20.00etan, Goiuri jauregian izango da

Erlijioa eta bizikidetza. Erlijioen ekarpena munduaren gizatiartzean izenburuarekin, eta berriz ere Vitoria-Gasteizko Teologia Fakultatearen lankidetzarekin, Goiuri Jauregiak hitzaldi-ziklo bat hartzen du, munduan jende gehienak praktikatzen dituen erlijioak publikoari hurbiltzeko asmoz.

Martxoan, zikloaren protagonista Raad Salam Naaman katoliko kaldearra izango da, Mosuletik gertu jaioa eta Basoran hezia, unibertsitateko irakaslea eta Filologia Arabiarrean eta Ikasketa Islamikoetan doktorea, errefuxiatu politikoa Espainian 1991. urteaz geroztik, eta espainol nazionalizatua 1999an. 25ean Kristautasun irakiarra: martirio-hondarra, bizikidetzako testigantza izenburuko hitzaldia emango du.