2015/04/21 Ahmed Chaghouaouik emango du hitzaldia eta arratsaldeko 20.00etan, Goiuri jauregian izango da
Erlijioa eta bizikidetza. Erlijioen ekarpena munduaren gizatiartzean izenburuarekin, eta berriz ere Vitoria-Gasteizko Teologia Fakultatearen lankidetzarekin, Goiuri Jauregiak hitzaldi-ziklo bat hartzen du, munduan jende gehienak praktikatzen dituen erlijioak publikoari hurbiltzeko asmoz.
Apirilaren 21ean, Islamari buruz hitz egingo da. Hizlaria Ahmed Chaghouaoui izango da, Marokon jaioa, Gasteizen bizi dena duela hamabost urte, islamaren historian aditua eta UPV-EHUko irakaslea. Horren hitzaldiaren izenburua honako hau izango da: Islam, errukizko esperientzia.