2015/06/23 Rafael Aguirrek emango du hitzaldia eta arratsaldeko 20.00etan, Santa Maria Katedraleko Elizpean izango da
Erlijioa eta bizikidetza. Erlijioen ekarpena munduaren gizatiartzean izenburuarekin, eta berriz ere Vitoria-Gasteizko Teologia Fakultatearen lankidetzarekin, Santa María Katedraleko Elizpeak hitzaldi-ziklo bat hartzen du, munduan jende gehienak praktikatzen dituen erlijioak publikoari hurbiltzeko asmoz.
Ekainaren 23an, Deustuko Unibertsitateko Teologia Fakultateko katedradun Rafael Aguirre emerituak egingo du. Saioaren izenburua Kristautasuna eta Europa sekularizatua eta laikoa izango da.