24/06/2015
Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainak 24a.- Santa Maria Katedrala ondarearen babeserako nanomaterialak erabili nahi dituen ikerketa europar programa batean parte hartzeko aukeratu dute. Gasteizkoa estatuko parte hartzaile bakarra da Pisako (Italia), Vienako (Austria), Koloniako (Alemania) eta Ganteko (Belgika) hiri europarrekin batera.
Europar Komisioak Europako hainbat katedraletako harrien babesean eta sendotzean nanomaterialak erabiltzeko proposamena planteatzeko ekimen internazionala abiarazi du. Nanoteknologia 100 nanometro (milimetroaren 100 milioren) baino gutxiagoko objektu edo oso estruktura txikien diseinuan eta produkzioan datza. Proiektuaren helburua eraikuntzen ondarearen babesean erabiliko diren industria-prozeduren eta produktuen garapena eta antolakuntza da. Helburu honek bi ikuspegi dauzka: fabrikatzaileei merkatu berriak ireki eta ondarearen arduradunei material berritzaile eta eraginkorrak eskaini.
Hiru parte hartzaile kategoria egoteko aukera aztertzen ari dira: partaide izango diren katedralen kontserbazioaren erakunde arduradunak, garatuko diren produktuen hartzaile gisa; enpresa nanoproduktugileak, garatzaile gisa; eta unibertsitate eta beste erakunde ofizialetako kide diren materialen entsegurako laborategi independenteak, produktuen erabilgarritasunaren ebaluatzaile gisa. Santa Maria Katedrala hartzaile kategoriaren barne sartzen da Arabako Foru Aldundiak laborategi gisa lagunduta eta "Tecnologia Navarra de Nanoproductos" (TECNAN) enpresak garatzaile gisa lagunduta. Prozeduraren jarraibidea, lehenengo, aplikatu ahal izango diren zenbait produktu aukeratzea izango da.
Bigarrenik, partaide diren katedraletan dauden harrien jokabidea eta ezaugarriak zehazten saiatuko dira materialen laborategiek euren erabileraren inguruko ikerketa bat egin dezaten. Azken fasean, laborategiko emaitzak behar bezain positiboak eta fidagarriak badira, erabilera monumentuan probatu ahal izango da.
Hiru urtez ikerlanak egiten Hiru urtez geroztik, Santa Maria Katedrala Fundazioko teknikoek, Ondare Historiko-Arkitektonikoaren Zerbitzuko teknikoek, Zaharberritze lanetan aritzen diren teknikoek, eta baita Arabako Foru Aldundiko Laborategi Nagusiko teknikoek Gasteizko tenpluaren oinarrizko harria sendotzeko eta babesteko mota honetako nanomaterialak erabiltzeko aukera ikertzen aritu dira, harriak etengabe okerrera egiten du eta oraindik ez baita irtenbide egokirik aurkitu.
2013 urtearen amaieran Europako Katedralen Maisuen Elkarteko kideekin dugun harreman estuari esker, urte hartan euren urteko biltzarra antolatu zutenak, proiektu honetan parte hartzeko aukera eskaini zitzaigun. Ikerketa honetan aurreratutakoa, beste tekniko eta ikerlariekin esperientzia hori partekatzeko aukerarekin batera, proiektu honetan parte hartzearen onuraz konbentzitu zituen.
Hasierako proposamen baten ondoren, 2014ko udaberrian Europar Komisioaren lehenengo fasea gainditu genuen eta udatik hona bigarren aukeraketa fasea garatzen jardun gara.Berrehun eskaera baino gehiagoren artean, pasa den maiatzean behin betiko baieztapena jaso genuen. Italiako National Inter University Consortium of Materials Science and Technology -k zuzenduko du proiektu hau.
Hasiera data ofiziala pasa den ekainaren 1a izan zen, eta 36 hilabeteko iraupena izango du. 6,3 milioi euro esleitu dira estatu europar ezberdinetako partaideen arteko ikerketa lanetan inbertituko dena eta, inola ez, sortu daitezkeen materialek etorkizunean izan dezaketen erabileran.