2015/07/09 Kontzertua 20:00etan hasiko da, eta gonbidapenak eskuragarri daude jada Katedralaren Bisitarien Harrera Zentroan
Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 7a.-Santa María Katedralaren elizpea Diego Fernández Magdaleno-k ostegunean eskainiko duen errezitaldiaren agertokia izango da. Musikako Sari Nazionala 2010ean jaso zuen Fernández Magdalenok, Jesusen Santa Teresaren jaiotzaren bosgarren mendeurrena ospatzeko errezitaldi bat eskainiko du.
Abesbatzei eskainitako zikloa bukatutakoan, Santa Maria Katedralak beste ziklo bat hasiko du, non beste musika mota bat entzuteko aukera izango dugun. Ostegunean, pianoa izango da protagonista nagusia. Diego Fernández Magdaleno pianistak kontzertu bat emango du Santa Teresaren omenez: "xehetasunez landutakoa, haren garaia eta gure garaiaren arteko elkarrizketa bat izateko asmoz".
"Bere obra ikusi eta entzuten duten begi eta belarriak hemen eta orain daude, horregatik, errezitaldi honek gaur egungo musikak proposatzen ditu, baina iraganari begira; interpretatzen direnean, oraina bizi duten iraganeko musikak dira", dio interpretatzaileak. Santa Teresa gogora ekartzeko asmoz, hainbat gogoeten inguruan sortutako programa bat da. Horretarako, pianistak berarekin erlazioa duen historiarekin eta hainbat izenbururekin lotzen du programa hau.
Fernández Magdalenoren ustez, Jesusen Santa Teresaren jaiotzaren bosgarren mendeurrenaren ospakizunean "bere ondare espirituala eta literarioa perspektibarekin miretsi" ahal izango dugu eta "emakume adoretsu eta intuitibo baten adibidea, Gaztela eta Leonen sortutako kultura unibertsalaren gailurretako baten ikurra diren indarraz eta inteligentziaz oztopo handienak gainditzeko gai izan den emakumea" ezagutzeko aukera ere bai.
2010eko Musikako Sari Nazionala Diego Fernández Magdalenok hirurogeita hamar konpositore baino gehiagoren pianoarentzako musika espainiarraren 250 estreinaldi baino gehiagotan hartu du parte. Gainera, jadanik inork gogoratzen ez dituen autore espainiaren hainbat partitura berreskuratu ditu. Hauen artean, Félix-Antonio, Enrique Villalba edo Jacinto Ruiz Manzanaresen piezak aurki ditzakegu. Hainbat aldiz izan da saritua, baina bere sari azpimarragarrienak zerak dira, Musikako Sari Nazionala , 2010eko azaroan jaso zuena eta Serrada Fundazioaren musika saria (2009). EPTA-Espaniako ohorezko kidea da (2009), eta bere jaioterria den Medina de Rioseco-ko seme kutuna da (2013).
Errezitaldiko sarrera doan izango da, baina gonbidapenak tenpluaren Bisitarien Harrera Zentroan jaso behar dira (Burulleria Plaza). Kontzertu hau Luis Aramburu Musika Eskola eta Gestión Musical-en laguntzarekin antolatu da.