15/09/2015
Vitoria-Gasteizen, 2015eko irailaren 15ean.- Khantoriaren kontzertua hartuko du Santa Maria Katedraleko arkupeak, eta Euskadiko Ilustrazio garaiko ganbera-musika duen errepertorioa aurkeztuko du taldeak. Sarrera doan izango da, baina gonbidapenak Katedralaren Bisitarien Harrera Zentroan jaso beharko dira aurretiaz (Buruileria Plazan).
Hiru musikariren egonezinaren ondorioz sortu zen Khantoria: Virginia Gonzalo (klabizenbaloa), Ander Berrojalbiz (biolina) eta Maider López (biola). Europako musika-zentro entzutetsuetan trebatu ondoren, eta Erdi Aroko musikatik hasi eta XXI. mendeko elektroakustikarainoko eremuan jotzen duten taldeekin batera lan eginez lanbidean lekutxo bat egin ostean, euren ikerketak, intuizioak eta esperientziak agertu ahal izateko espazioa sortzea erabaki zuten. Hirukote hau izan da horren emaitza, eta euren errezitaldiek beti izaten dute ezaxola gutxitan utziko zaituen balio erantsia.
'Kontzertuan eta irekita' zikloaren baitan dago kokatuta euren errezitaldia, eta Ilustrazioko ganbera-musikara bilduko da, Klabizenbaloa lagunduz izenburupean. Nahiz eta izan zela dioten lekukotasunak egon, ez da Euskadiko Ilustrazio garaiko ganbera-musika instrumentalaren inongo partiturarik gorde. Alabaina, teklarako hainbat iturri iritsi dira, bai musika kultuaren eremutik, bai musika herrikoiaren eremutik. Jakitun izanda teklarako musikatik abiatuta konposatzen zela aipatu garaiko ganbera-musikaren zati handiena, bere programa berria aurkeztu du Khantoriak, ikus-entzuleak XVIII. mendetik XIX. mendera bitarteko gure herriko ganbera-musikaren balizko soinudun mundura hurbiltzeko xedez.
Bilboko Eliz Museoan grabatu dute proiektu hori, tenplu gasteiztarraren arkupean ostiralean interpretatuko duten proiektua, alegia, baita Euskadiko klaberik antzinakoenarekin grabatu ere. 1743ko data dauka, eta Lekeitioko Ama Domingotarren komentuan aurkitu zuten. Salvador Bofill-ek eraiki zuen klabea Bartzelonan; beraz, baliteke instrumentua aktibo egon izana musika konposatzeko garaian. Klabizenbaloa lagunduz programan Juan Andrés Lombideren zenbait pieza sartu dira. XVIII. mendeko euskal musikagilea izan zen bera. Gainera, bada besterik ere, izan ere, pieza horietako bat berriki aurkitu baitute Katedralaren beraren musika artxibategian.
Errezitaldia iluntzeko 20:00etan hasiko da. Sarrera doan izango da, baina gonbidapenarekin etorri beharko da. Bina gonbidapen emango dira pertsonako. Gaur, astelehenean, eta bihar, asteartean, eskuragarri egongo dira Katedralaren fundazioaren sortzaile diren bazkideentzat, Bisitariak Hartzeko Zentroan (Buruileria plazan). Bazkide ez direnek asteazkenetik aurrera hartu ahal izango dituzte sarrerak.
Egitaraua Klabizenbaloa lagunduz Alkate soinua
Alkate soinua Popular / arm. J. Uruñuela
Minuet Re M Popular / arm. J. Uruñuela
Sonata Sol M Juan Andrés Lombide (1745 - 1811)
Sonata Do M J. A. Lombide
Minuet Do M J. A. Lombide
Sonata Re M J. A. Lombide
Minuet Do M J. de Larrañaga
Kontrapas Fa M Popular (Recogido papeles W. von Humboldt)
Zortziko Mi m Manuel Merladet (1784 - 1839) / arm. J. Uruñuela
Kontrapas Sib M Popular / arm. J. Uruñuela (Recogido cuaderno C. Bergarecheren)
Sonata Sol M sacada en Bilbao J. A. Lombide
Kontradantza (Arkudantza) Popular/ arm. Luis Urteaga y Khantoria