Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

15/09/2015

Paloma Gómez Borrerok Santa Teresa Jesusena omenduko du, jaio zeneko bosgarren mendeurrena dela-eta, Santa Maria Katedralean

2015/09/15 Una castellana vieja y recia de nombre Teresa” (Teresa izeneko gaztelau zahar eta sendo bat) izenburua dauka ikuskizunak, eta Luis Santana baritonoak eta Antonio López piano-jotzaileak ere parte hartuko dute bertan

Vitoria-Gasteizen, 2015eko irailaren 21ean.- Santa Maria Katedraleko erdiko nabeak "Una castellana vieja y recia de nombre Teresa" ikuskizuna hartuko du ostiralean. Paloma Gómez Borerro kazetaria izango da protagonista, eta omenaldia egingo zaio horren bidez Santa Teresa Jesusenari, jaio zeneko bosgarren mendeurrenean.

  Alba de Tormes herrian jaio zen, 1515eko martxoan, Cepedako Teresa Ketua, ezagunagoa bera Santa Teresa Jesusena edo Avilako Teresa izenekin. Karmeldar Oinutsak komunitatea sortu zuen erlijio-emakumea izan zen, espainiar mistiko eta idazlea, eta, Joan Gurutzekoarekin batera, mistika esperimental kristauaren gailurtzat jo izan da, bai eta bizitza espiritualaren irakasle handienetakotzat ere, Elizaren historian. Efemeride horren kariaz, ikuskizun bat ari da antzezten Paloma Gómez Borrero, Luis Santana baritonoaren eta Antonio López piano-jotzailearen laguntzarekin, herrialde osoan zehar. Bertan, testuek, musikak, interpretatzaileek eta agertokiak ahalbidetuko die bertaratu direnei emakume gaztelau sendo horren irudira gerturatzea; izan ere, 1622an egin zuten santu, eta Elizako doktore izendatutako lehen emakumea izan zen, 1970ean.

  Hilaren 25ean, ostiralean, hasiko da errezitaldia 20:00etan, eta sarrera doakoa izango da Santa Mariako erdiko nabeko edukiera bete arte. Bertan, poesiaren deklamazioa, Gómez Borrerok egingo duena, eta Luis Santana baritonoaren eta Antonio López piano-jotzailearen musika interpretazioa elkartuko dira. Luis Aramburu Musika Eskolaren laguntza dauka errezitaldiak, eta berak utzi du pianoa okasiorako.

  Paloma Gómez Borrero

 
1934an jaio zen Madrilen, eta ibilbide luzea du egina Paloma Gómez Borrero kazetariak. TVEko berriemailea izan zen Italian eta Vatikanoan, eta, horrela, TVEko atzerriko lehenengo emakume berriemailea izan zen. Idazlea eta hainbat hedabidetan kolaboratzailea izateaz gain, Egoitza Santuaren gainean duen hain ezagutza zabala nabarmentzen zaio, eta eta Juan Pablo I.aren, Juan Pablo II.aren, Benedicto XVI.aren eta Francisco I.aren hautaketaren konklabeen berri eman zuen. Juan Pablo II.aren 27 urteko aitasantutza-aldia jarraitu zuen Aita Santuaren 104 bidaiak eginez.   Sari eta kondekorazio ugari jaso ditu bere karreran zehar; horien artean, hauek nabarmentzen dira: Isabel Katolikoaren Gurutze Handia, Juan Carlos I.ak eman ziona, Calabria saria, Italiako Errepublikako presidenteak Italian berriemaile dabilen bati ematen diona, eta San Gregorio Magno Ordenako dama da.

  Luis Santana

 
Zamorako baritonoa da. Bost urterekin hasi zituen musika ikasketak, eta Juana Peñalver, Consuelo Barrio, María Teresa Manzano, Miguel Zanetti eta Pedro Lavirgen bezalako irakasle handiekin trebatu da. Gure herrialdeko eta Europako antzoki eta kontzertu-areto garrantzitsuenetan jo du. Aditua da Rossiniano errepertorioan eta kontzerturako abesti espainiarrean. Bizeteko Carmen operaren ia berrogeita hamar errezitaldi izan dira bere azken emanaldiak, hiri espainiar ia gehienetan burutu dituenak.

  Antonio López

 
Bestalde, Antonio López piano-jotzaileak Kordobako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan hasi zuen bere trebakuntza, Carmen Flores irakaslearekin. Kalifikazio onenekin amaitu zituen ikasketak, eta karrera amaierako sari berezia jaso zuen. Manuel de Falla Lehiaketa bezalako sariketa garrantzitsuetan saritu izan dute, eta ahots-errepertorioan da aditua. Lirikako abeslari handiak lagundu ditu, eta Europako, Amerikako eta Ekialde Hurbileko musika zentro garrantzitsuetan emanaldiak egitera eraman duen kontzertu-jarduera garatu du.