Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

22/09/2015

Santa Maria Katedralak Ajarteko harrobietatik harria ekartzea gogoratzen du

2015/09/22 Jardueran parte hartu nahi dutenek lekua erreserbatu behar dute Bisitariak Hartzeko Zentroan edo 945.255.135 telefonoan

Vitoria-Gasteiz, 2015ko iraila 22an.- Bederatzigarren urtez jarraian, Santa Maria Katedrala eta Goiena mendi-elkarteak Harriaren Bidean barrenako ibilaldi herrikoiak antolatu dituzte, Ajarte eta Arabako hiriburua lotzen duen ibilbidea. Gasteizko tenplua eraikitzeko erabilitako harriak Trebiñuko Konderriko herri horretako harrobikoak izatean datza berezitasuna. Ohikoa denez, ibilaldia irailaren 26an egingo da, hirigune historikoan izango den Erdi Aroko Azokarekin batera.

  Ajarte Trebiñuko Udaleko herri txiki bat da eta ia ez da inor bizi. Gasteizko mendietatik gertu dagoenez, duen ikuspegi bikainaz gainera, bertako harrobietakoak dira Gasteizko elizetan eta Santa Maria Katedralean dauden harri asko. Hori dela eta, duela zazpi urtetik hona, Santa Maria Katedrala Fundazioak bi tokien arteko ibilaldi bat jarri zuen martxan, katedralaren interes historiko eta artistikoa hurbileko paisaiako elementuekin, inguruko geografiarekin eta, modu berezian, historian zehar harriak Gasteizko muinora eramateko erabili izan diren bide historikoekin lotzea ahalbidetzen duena.

  Oraingo honetan, ibilaldia irailaren 26an larunbatean, Erdi Aroko Azokaren egunean, egingo da. Egun bakoitzean autobus batek Ajarteraino eramango ditu parte hartzaileak, eta bertatik 14 kilometroko ibilbidea hasiko dute; ibilbidean zehar, ingurune naturalaz gozatzeaz gain, zeharkatzen dituzten lekuei buruzko azalpenak izango dituzte. Azalpen historiko eta paisajistakoaz gain, ibilaldian ipuin-kontalari batez eta geo mago batez gozatu ahalko dugu.

  Ibilbidea Ajarten hasiko da, partaideek garai bateko harrobiek monumentuak zaharberritzeko mehatze-baliabide gisa zer-nolako berezitasunak dituen ezagutuko dute bertan. Ajarteko muinotik eta Gasteizko mendietatik pasatzean, garai bateko harrobien bideak ikusiko dira. Gaur egun, arkeologia- eta historia-ondare direnak. Ingurunea duen balio naturalagatik nabarmentzen da. Iparraldean, pagadi itzaltsuak daude eta, hegoaldean, berriz, ameztiak, erkameztiak eta artadiak.

  Jardueran parte hartu nahi dutenek lekua erreserbatu behar dute Bisitariak Hartzeko Zentroan (Buruileria plaza) edo 945.255.135 telefonoan. Irteerak 8 €-ko kostua izango du, Katedralaren Fundatzaileen Zirkuluko bazkideentzat izan ezik. Eurek 5 € ordainduko dituzte. Hamabi urtez azpikoentzat doan izango da. 45 plaza libre egongo dira. Arabako Foru Aldundiaren lankidetza izan da ibilaldia antolatzerakoan.