Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

13/10/2015

Santa Maria katedralak berriro eseki du "beteta" dioen kartela Pilarreko zubian

2015/10/13 Egunero iritsi gara 25 bisita gidatu eskaintzera, eta eguerdietan ez da itxi, bisitarien eskaera asetzeko

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 13a.- Pasa den Aste Santuan, "beteta" zioen kartela eskegi zuen katedralak, eta Pilarreko zubi honetan berriro egin du. Jaiegun horietan, tenpluan ere nabaritu da hirian erregistratu den bisitari-oldea, eta, are, eguerdietan ez ixtera ere behartu du horrek, bisitarien eskaera ase ahal izateko.
 

Pilarreko zubia deiturikoa Santa Marian gehien nabarmentzen den datetako bat izaten da, izan ere, bisitari ugari hurbiltzen da urtero tenpluan ibilbide gidatuetako bat egitera. Aurten, joera hori egiaztatu egin da berriz ere, eta bai larunbatean, bai igandean, zubiko egun gogorrenetan, beharrezkoa izan zen 25 pertsonako batez bestekoa zuten 25 talde eskaintzea eskaera asetzeko. Larunbat normal batean eskain daitezkeen 16 taldeekin alderaketa egin daiteke. Katedrala eguerdian itxi ez delako eskaini ahal izan da eskaintza zabal hori, eta tenpluaren ahalmenen mugan egon da.

Ohikoa denez, batez ere nazionala izan da erregistratutako turismoa; hala nola, madrildarrak, kataluniarrak, valentziarrak egon dira, eta andaluziarrak buru. Nabarmendu beharra dago bisitarien % 80k hautatu zuela katedrala+dorrea aukera eskainitako hautabideen artean.

 
Aterpea ere beteta

Beste alde batetik, katedraleko aterpeak dauzkan 90 lekuak ere ia-ia beteta egon dira egun horietan zehar. Nahiz eta ostiral eta igande gauetan % 80ko okupazioa erregistratu zen, % 100ekora igo zen larunbat gauean.